Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Xarmarik galdu gabe, zerririk gabeko San Tomas jaia

Beste urte batez, herriko eragile andanak osatu dute "arduraz eta errespetuz" neguko solstizioko eta San Tomasetako egitaraua.

Alaine Aranburu Etxegoien
Errenteria-Orereta
2023/12/16

Neguko solstiziorako astebete falta da eta Errenteria-Oreretako Neguko Solstizioa- San Tomas Batzordeak dena prest du datorren asterako. Gogoratu dute antolatzaileak herritar xumeak direla eta adin guztietakoak: “17 urteko gaztetxoetatik hasi eta 70 urtetik gorako pentsionistaraino”.

Denek dutela “hitza eta iritzia” azaldu dute eta denek dutela ere erabakitzeko eskubidea edozein delarik proposamena. Aurtengoan honako eragile hauetako kideak izan dira parte: Ereintza Dantza Taldea, Alaitasuna, BPAN, Landarbaso abesbatza, Oiartzoko ikasleak, Burusoilen elkartea, Sputnik, AEK, CAR, Oiarso saskibaloi taldea, MotorBike eta Errenteria-Oreretako Udala.

Gogoratu dute duela 37 urte berreskuratu zuela jaia Xenpelar AEK-k eta 2023koa ere “arrakastatsua” izatea nahi duela adierazi dute. Hastapeneko irizpideak berretsi dituzte jarraian: “Herrigintzan sinisten dugu eta koordinazioa, elkarlana eta talde lanean aritzeak batzen gaituela, beste behin ere”.

Guztiaren ardatza “errespetua” dela diote, “norbanakoarekikoa, animaliekikoa, parez parekoarekikoa”. Era berean, ardura ere badela oinarrizko ardatz azaldu dute.

Urteetan jaiaren protagonista txerria izan da baina aurten ez dutela lortu protagonista hori herrira ekartzea “animalien babeserako legea aintzat hartuta” jakinarazi dute, nahiz eta horretan “gogotsu” aritu diren: “bilatu eta bilatu, galdetu eta galdetu, deitu eta deitu, ingurukoak itaundu, nekazari eremuko adituen laguntza eskatu, baserritarrengana jo…” Bada, ez dute krotaldun zerririk aurkitu .

Dena den, ama lurrak ematen dituen produktuak dastatzeko parada izango da, baserritarren postuetan nahiz artisauenenetan.

Urtero lez, kide edota erakunde bat omenduko dute, zerriari omendutakoaren izena jarri ohi dioten arren. Omendutakoa nor izango den ez dute aurreratu nahi izan eta jakin mina duenari dei egin diote abenduaren 21ean, 11:00etan pregoiaren irakurketara joan eta bertan omendua nor den jakitera.

Egitarauaren berri eman aurretik, egun horretarako sei ohartarazpen egin dituzte. Hona hemen hitzez hitz:

  • Baga: Atera itzazue gordetako baserritar jantziak eta horiexek jantzi.
  • Biga: Ez ahantzi edalontzi berrerabilgarriak etxean, berrerabiltzeko sortuak baitira.
  • Higa: Euskarak egiten gaitu (gu eta abenduaren 21eko jaia, horrelaxe sortu baitzen aurreko mendean), hortaz, erabili, hitz egin, dastatu!
  • Laga: Animaliak ere errespetatu.
  • Boga: Neguko Solstizioak/San Tomas eguneko Batzordeak ez du inongo eraso sexistarik onartuko herrian.
  • Sega: Saia zaitezte elkarrekin eta elkarrenganako zaintza berresten, natura zaintzen, ingurumena…Horrela, bat egin Orereta-Errenteriako Neguko Solstizioa/San Tomas Batzordeak helarazten dizkizuen baloreekin: konpromisoa, kontsumo orekatua, garaian garaikoa izatea, O kilometrokoa, auzolana… eta euskalduna. Izan arduratsua eta gozatu, maite dugunarekin eta lagunekin elkartu, txistorra jan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.