107. UEMAko udalerri bilakatu da gaur ofizialki Lezo. Mikel Arruti alkatea izan da bertan eta euskarak dituen erronkei batera aurre egitearekin pozik agertu da.
Lehen tailerra egin dute Lezoko ostalariek indarkeria matxistaren aurrean tresnak izan ditzaten. Udalak antolatu du eta gehiago egingo dituzte.
Jendez beteta egon dira Madalensoro pilotalekua eta Elizalde ikastetxeko patioa.
Egoera "larria" da: 16 medikuetatik, 2 erretiratu dira eta 5 mediku bajan daude. Mobilizazio gehiago iragarri dituzte herriko eragileek, egoera aldatu ezean.
Beste urte batez, herriko eragile andanak osatu dute "arduraz eta errespetuz" neguko solstizioko eta San Tomasetako egitaraua.
Herrian egingo diren jardueretan parte hartzeaz gain, urtarrilaren 13an Bilboko manifestazio nazionalera joateko deia egin du Sarek.
Etxera kantu jira abenduaren 24an egingo da "konponbiderako giltzak" aldarri pean. Autobuserako aurretik izena eman beharra dago.