Sarek jarduerak antolatu ditu Eguberrietarako

Herrian egingo diren jardueretan parte hartzeaz gain, urtarrilaren 13an Bilboko manifestazio nazionalera joateko deia egin du Sarek.

Euskal presoak etxeratzea eskatzeko banderola Errenteria-Oreretako balkoi batean.

Sare herritarra kalean izango da Eguberrietan ere. Horren erakusle herrian egingo dituzte hamaika deialdiak, tartean abenduaren 30ean egingo duten manifestazioa.

Preso eta iheslarien eskubideen aldeko borroka ez dute herriko ekintzetara mugatzerik nahi, eta urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin dute.“Konponbiderako giltzak” da aurtengo aldarria eta bideo honetan entzun daiteke manifestua.

Egitaraua:

  • Abenduak 21, San Tomas eguna: Argazkia, Mikelazulon, 13:00etan.
  • Abenduak 30: Manifestazioa herriko plazatik abiatuta, 13:00etan.
  • Abenduak 31: Gazteen agerraldia, Mikelazulon, 13:00etan.
  • Urtarrilak 1: Urdaburura igoera Susperregitik abiatuta, 09:30ean. Igo ondoren, salda eta txorizo jana eta argazkia Malbazaren.
  • Urtarrilak 13: Manifestazio nazionala Bilbon.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.