Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Madalenen lehen balorazioa egin du gobernu taldeak

Balorazio zehatza aurrerago helduko bada ere, madalenen lehen balorazioa egin du gobernu taldeak.

Madalenetako aurtengo txupinazoa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/07/26

Balorazio zehatza aurrerago helduko bada ere, madalenen lehen balorazioa egin du gobernu taldeak. Eskerrak eman dizkie lehenik, jai batzordeari zein jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, eragile eta pertsona guztiei, haien inplikaziorik gabe, “madalenak ez liratekeelako diren bezalakoak. Zorionak eta mila esker denoi”. Zaku horretan sartu ditu gobernu taldeak udal departamentu guztiak eta hiri mantenua, kultura, hirigintza, udaltzaingoa, garbiketa zerbitzuak eta komunikazioan aritu diren udal langileei eskerrak eman dizkie, “dena ongi joan zedin erakutsi duten prestutasuna, azkartasuna eta eraginkortasunarengatik”.

Aipamen berezia eta esker ona ere, aurtengo omenduei, errenteriako gurutze Gorria eta Juneren Hegoak elkarteei, “mila esker urte luzez herri hobea izan gaitezen egin duzuen lan eskergarengatik. Harrotasunez omendu zaituztegu eta luxua izan da madalen hauetan zuen alboan egotea eta erdigunean zuen  herri honekiko konpromisoa jartzea”.

Zorionak eman dizkiete, amaitzeko, jaiaren parte izan diren herritarrei, “zuek zarete madalenen muina”.

Egitarau oparo eta askotakoari ere egin dio erreferentzia gobernu taldeak, izan ere, 130 ekintzatik gora antolatu dituzte, “herritar eta bisitari guztien gozagarri”. Jaien hasiera ere hizpide, izan ere, txupinazoarena izaten da une berezienetako bat: “Aurten ere Herriko plazakoaz gainera, mila koloretako txupinazo txikia, holi txupinazoa eta pantaila erraldoiaren bidez Zumardian jarraitzeko aukera izan da. Munduko beste edozein lekutik streaming bidez zuzenean ikusteko aukera ere izan da”.

jaiak gero eta inklusiboagoak egiteko aurten udalak egin duen urratsari ere aipu lehen balorazio horretan. Lehenengoz musikarik eta soinu altu eta sarkorrik gabe funtzionatzeko egunak jarri dituzte barraketan, autismoa zein entzumen hipersentikortasuna duten haurrek horietaz goza dezaten.

Jai giroa “ederra” izan dela eta eguraldia ere lagun izan dela une gehientsuenetan nabarmen jarri dute, eta aitortu kopeta ilundu dien jokabiderik ere izan dela, “izan dira lapurreta txikiak, osasun zerbitzuen arreta behar izan duten ondoez eta istripuak… baina horien gainetik izan ditugu, emakumeek jaiez gozatzeko dugun eskubidea urratu duten jokabideak”. Gogora ekarri du gobernu taldeak jaien aurretik udal korporazioa osatzen duten alderdi guztiek adierazitakoa, “ez genuela emakumeak jai giroa deseroso sentiaraziko zituzten jokabideak onartuko, eta Ez bazaude eroso erasoa da lelopean indarkeria matxistarik gabeko jaien alde hainbat neurri ere hartu genituen”.

Emakumeei arreta egiteko 24 orduko telefono zerbitzua martxan izan da, eta ez dutela jai egunetan bertan deirik jaso ere esan dute. Martxan da oraindik ere telefono zenbaki hori, hilaren 31 arte zehazki, “jakin badakigulako, batzuetan denbora behar izaten dela erasoaz jabetzeko edota erasoari buruz hitz egin ahal izateko”. Zerbitzu horren bidez arta eskaintzeaz gainera, jaietan jazotako askotariko erasoen erregistroa egingo dela gogorarazi du udalak: “Hortaz, hilaren 31tik aurrera izango dugu madalenetan izan diren gertaeren argazki osatuagoa”.

Puntu morea ere izan da jaietan zehar Foru plazan. Telefono zenbakia zein puntu morea, “ezinbesteko” jo ditu gobernu taldeak: “jai giroan emakumeek bizi dugun errealitateaz jabearazten eta horiei buruz modu irekian hitz egiten laguntzeko baliabideak dira biak eta aurtengo jaietan ere ikusi dugu horien beharra dugula. Egunotan ikusi dugu nola salatu edota jakinarazi diren emakumeenganako jazarpen kasuak, baita sexu askatasunaren aurkakoak diren ukituak ere”. Horrekin lotuta, horien berri eman edota salatu dituzten emakumeen adorea txalotu du gobernu taldeak, “baita horiek salatzeko mugimendu feministak deituta hilaren 24an egin zen elkarretaratzean herritarrek erakutsitako gaitzespena ere”.

Herritarrei eskerrak eman dizkie gobernu taldeak azkenik, jaien testuinguruak eragindako alterazioen aurrean erakutsi duten pazientziarengatik, “jaiak egun bereziak direla ulertzeagatik”. Horren harira eragindako kalteak gero eta txikiagoak izan daitezen lanean jarraituko dutela jakinarazi dute: “Jarrai dezagun, beraz, madalenak guztiontzat gozagarriak izan daitezen lanean”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.