Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Atxiloketa bat izan da Oiartzunen indarkeria matxistagatik

Jaien atarian, Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, kaleak hartu behar izan dituzte berriro herritarrek bortizkeria matxista arbuiatzeko.

Dozenaka bizilagunek egin zuten bat atzo Oiartzungo Feministen Asanbladak deituriko elkarretaratzearekin.
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2023/08/01

Iragan larunbatean atxiloketa bat izan zen Oiartzunen indarkeria matxistagatik, Oiartzungo Feministen Asanbladak aditzera eman duenez. Testuinguru gordin horretan, eta xanistebanen atarian, berriro kaleak hartu behar izan dituzte bizilagunek genero bortizkeriaren aurkako arbuioa ikusarazteko.

Atzo izan zen elkarretaratzea, 19:30ean, plazan. Bertan, biktimari babesa eta elkartasuna adierazi zieten asanbladako kideek, eta indarkeria estrukturala errotik eraldatzea ezinbestekoa dela errepikatu zuten berriz ere: “Azken hilabeteetako muturreko gertaerek eta larunbatean Oiartzunen bizitakoak, beste behin agerian utzi dute sistema patriarkal honetan emakumeok* pairatzen ditugun indarkeriak”.

Atzo, gainera, Getxon adingabeko neska baten kontrako erasoa salatu zuten, eta aipamena egin zioten eraso horri ere, bortizkeria estrukturalaren erakusle. “Nazkatuta gaude!”, errepikatu zuten, “behin eta berriro erasotuak izateaz nazkatuta, gizartearen erdia bezain libre ez izateaz nazkatuta, bizitza bizigarriak bizitzeko aukera ez izateaz nazkatuta! Nahikoa da!”.

Gizartearen antolaketa patriarkalak uneoro ahalbidetzen du indarkeria matxista jendartean hedatzea. Askotarikoak dira emakumeek* egunerokoan pairatu behar dituzten erasoak. Lantegietatik hasi, supermerkatuetatik igaro, festa girora hedatu eta etxeen barnealdeetara arte.

Horren jakitun, eta 2023ko Oiartzungo jaien atarian, bihar 18:30ean herriko plazan izango den agerraldi feministari aurrea hartzeko probestu zuten atzoko hitzordua ere: “Beti bezain adi eta tentuz ibiliko gara, espazio seguruak sortzeko lanean ibili gara eta gaude, baina guztion ardura da hori. Jaietan ere ez dugu inolako erasorik onartuko eta ozen diogu: erasotzaileak, aurrean izango gaituzue!”.

“Horregatik, beharrezkoa da herri mugimendutik eragiten jarraitzea”, bukatu zuten, “feminismoa bazter guztietara hedatzea”. Hori ezin du mugimendu feministak bakarrik egin, erakundeen inplikazioa beharrezkoa da, eta horretxegatik dei egin zieten baita atzo ere arduradun politiko zein administrazio publikoei dagokien ardura beregain hartu eta “lehenbailehen” premiazko neurriak ezar ditzaten, “egoera iraultzeko”.

Haiek, bien bitartean, ez dira geldituko horren esperoan besoak gurutzaturik. Kaleak hartzen jarraituko dute, erasotuei babesa eman eta erasotzaileak salatzen, bizitza bizigarriak eraikitzen. “Feminismoak sistema patriarkala suntsitu arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.