Ahoztar Zelaietak bere azken liburua aurkeztuko du
Ahoztar Zelaietak 'La Ertzaintza que viene' bere azken liburua aurkeztuko du hilaren 15ean, Merkatuzarren.
Ahoztar Zelaietak La Ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria bere azken liburua aurkeztuko du hilaren 15ean Merkatuzarren 19:00etan. Alternatibak antolatu du hitzaldia.
Azken hamarkadan Ertzaintzak teknologia aurreratuak erabili ditu bigilantzia areagotzeko, ikuspegi prediktiboago baten bidez Zelaietak bere liburuan jaso duenez: “Adimen artifiziala, algoritmoak, komunikazioetan esku hartzea, identifikazio biometrikoa, edo abangoardiako bideozaintza sistemak erabilita, besteak beste”.
Teknika horiek giza eskubideekin eta eskubide zibilekin talka egiten dute ordea, hainbat erakundeek ondorioztatutakoaren arabera egindako hainbat txostenetan. Modernizazio hori zaintzaren industria pribatuko enpresa handien eskutik heldu da azken urteetan, askotan influentzia handiko aholkularitza enpresen bidez, baita Euskal Herriko eta Espainiako kargu politikoen ate birakari ugariei esker ere”. Zelaietaren azken lanak, Ertzaintzaren garapen teknologikoaren eta “opakotasunaren” berri ematen du.
Hitzaldia, gaztelaniaz izango da.