Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskarazko zerbitzua hobetzeko bidea hasi dute

Udalak eta Bai Euskararik herriko establezimenduetan euskararen erabilera indartzeko bidea hasi dute, merkatariekin elkarlanean.

Egitasmoa iragartzeko euskarria.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/02/07

Lezoko komertzio, ostalaritza gune edota entitateen bezero euskaldunei begirako zerbitzua hobetzeko asmoz lankidetza hasi dute Lezoko udalak eta Bai Euskararik. Iker Salaberria Euskara zinegotziak adierazi du tokiko establezimenduek eskaintzen duten gertutasun eta konfiantzaren barruan, zerbitzua euskaraz ere eskaintzea dagoela: “Zerbitzuak euskaraz eskaintzen dituzten merkatariek euskaldunoi kalitate hobeagoa duen zerbitzua eskaintzen digute”. Zerbitzuen hobetze hori modu errazean egikaritzeko aukera dagoela zehaztu du udalak, eta gune bakoitzaren mailaren araberako Bai Euskarari ziurtagiria jasoko dute. “Euskal Herriko 1.300 entitate edo komertzio inguruk dagoeneko badute Bai Euskarari ziurtagiria, eta Lezoko entitateei ere urratsa egiteko gonbita luzatu nahi diegu”, esan du Salaberriak.

Bide horretan jada lanean hasi dira. Lehenik eta behin, Lezokoak merkatari, ostalari eta zerbitzu elkartekoei egitasmoaren berri eman diete. Datozen egunetan herriko establezimenduak bisitatuko ditu Bai Euskarariko teknikari batek, egitasmoaren berri zuzenean eman eta parte hartzea sustatzeko.

Egitasmoarekin bat egiten dutenek beste hitzordu bat izango dute Bai Euskarariko kidearekin: euskararen diagnostikoa egingo diete ordu eta erdi baino gutxiagoko bilkuran. Diagnostikoa eginda, entitateen jardunean euskararen erabilera areagotzeko helburuak zehaztuko dituzte, baita baliabideak eskaini ere. Udalaren eta Bai Euskararen arteko lankidetzari esker, zerbitzu horiek bi urtez (gutxienez) doan izango dira.

Diagnostikoetan jasotako emaitzen arabera, entitateak hiru mailatan sailkatuko dituzte:

  • Zerbitzua eta lana euskaraz: euren bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzen dieten, eta gainera, euren lan-jarduna euskaraz garatzen duten entitateak.
  • Zerbitzua euskaraz: euren bezeroari zerbitzua euskaraz eskaintzen dieten entitateak.
  • Euskararen bidean: zerbitzua euskaraz eskaintzera iritsi ez arren, horretarako bidea abiatu duten entitateak.

Egitasmoarekin bat egiten dutenek, euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatzeaz gain, zerbitzu hobea eskainiko dutela ziur da Euskara zinegotzia: “Ziurtagiria eskuratzea bezero berriak lortzeko aukera ere izan liteke. Batu gaitezen euskararen mapara!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.