Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

E15 autobus linearen etorkizuna, kezka iturri herritarrentzat

Hitzaldia egin dute auzo elkarteek eta Duintasunak auziaren gainean Ekialdebuseko Langileen Batzordeko presidentearekin. Moldatutako proiektuarekin «murrizketak» ezarri dituztela salatu du hark.

Beraungo jubilatuen elkartea lepo, atzoko hitzaldia entzuteko. Argazkia: Duintasuna elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/09

Beraun eta Donostiako ospitaleak lotzen dituen E15 linearen etorkizunak kezka eta egonezina sortu du herritarren artean. Aldundiak eta Errenteriako alderdi sozialistak Beraunek Ospitaleekin lotuko duen autobus zerbitzua izango duela baieztatu dute, akats bat dagoela esleipenera ateratako proiektu berrian, eta horregatik ez dela azaltzen Beraun OR07 linea berriak izango dituen geltokien artean. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako aldatutako proiektuan ez da geltokirik azaltzen Beraunen linea horren zerbitzuaren barruan, eta gobernu taldeak ere hala salatu zuen hiri barruko autobus zerbitzuaren balorazioa egiteko agerraldian.

Gertatzen ari denari argia eman nahian, hitzaldia egin zuten atzo auzo elkarteek eta Duintasuna pentsiodunen elkarteak. Hizlaria, Txema Gaztelumendi Ekialdebuseko langile batzordeko presidentea izan zen. Asteartean hitz egin zuen hitza-k harekin. Ahoan bilorik gabe mintzatu da: «Proiektu berriak murrizketa larriak suposatuko ditu autobus zerbitzuan, Beraunen, Errenterian, eta beste herrietan ere». Aurreproiektu bat izan zela aurretik, eta han E15 —Beraun eta ospitaleak lotzen dituen linea— eta E05 —Beraun eta Donostiako Gipuzkoa plaza lotzen dituena— mantentzen zirela azaldu du: «Prozesu guztia eginda, enpresek beraien proposamenak aurkeztu behar zituztenean, gelditu egin zuen proiektua aldundiak, akatsak zeudela argudiatuta. 2023ko urtarrilean izan zen hori, eta aurreproiektua desagertu egin zen». 2023ko azaroaren 29an, aldundiak moldatutako proiektua aurkeztu zuela azaldu du Gaztelumendik: «Moldatutako proiektu horri ezin zaio alegaziorik egin. Beraungo E-15 desagertu egiten da, eta E05 linearen zerbitzua %25 murrizten da. Izan ere, gaur egun 15 minutuko frekuentzia du zerbitzu horrek, eta proiektu moldatuan, berriz, 20 minutukoa. Murrizketak dira. Beraunen bezala, Oarsoaldeko eta Bidasoko beste zerbitzu eta lineetan ere ezarri dituzte».

400 erabiltzaile eguneko

Datu gehiago eman ditu Ekialdebuseko langileen ordezkariak: 400 lagunek erabiltzen dute egunero E15 autobus linea. «Askoz gehiago dira E05 linea erabiltzen dutenak, eta frekuentzia murriztuta, kaltetuta aterako dira, zalantzarik gabe». Berriro esan du proiektuaren atzean «murrizketak» direla: «Beraungo bi linea horiei eragiten diete, baina Pasai San Pedron 20 eta 26 lineak desagertuko dira, Pasaiatik eta Errenteriatik ezingo dugu joan zuzenean Bidasoko Ospitalera edota Endaneara, eta Hondarribitik Errenteriara joateko gutxienez 15 minutu gehiago beharko dira, Irun guztia pasa beharko delako».

Irungo auzoei ere egin die erreferentzia Gaztelumendik: «Zerbitzurik gabe geldituko dira Belaskoenea, Anaka, Puiana, eta Urdanibia. Zentrora joan beharko dute hango biztanleek».

Auzo elkarteek eta Duintasunak, bestalde, moldatutako proiektuari berraztertze errekurtsoa jarriko diotela jakinarazi dute. Egungo E15 linea bere horretan mantentzeko eskatu diote Diputatuen Kontseiluari, «horretarako onartu duen moldatutako proiektuan egin beharreko aldaketak eginda».

Atzo egindako hitzaldiarekin “pozik” azaldu dira Duintasuna eta auzo elkarteak. Izan ere, lepo bete zen erretiratuen egoitza eta bertaratutako herritar asko kanpoan gelditu behar izan zuten leku faltarengatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.