Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bost tailer udaberrian, Eskola Feministaren eskutik

2023ko urrian martxan jarritako Eskola Feministaren hamargarren ekitaldiaren barruan antolatutako hamalau tailerretan, 209 emakumek hartu dute parte.

Pepa Bojok tailerretako bat gidatuko du.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/13

Eskaintza interesgarriarekin heldu da Eskola Feminista udaberriari begira. Bost tailer antolatu ditu, batzuk ezagunak, eta besteak guztiz berriak bere jardunean. Errepikatuko dituztenak, autodefentsa feminista eta brikolaje tailerra dira, izan ere, eskari handia dute biek ala biek.

Hastapenekoa da autodefentsa tailerra, eta bertan parte hartzen dutenei  erasoak identifikatzen ikastea du xede, indarkeriaren jatorria  nola eraikitzen den aztertzea alderdi guztietan, baita haren ondorioak ere. Hala eguneroko eraso egoerei erantzun ahal izateko mekanismoak bilatuko dituzte, eskubideez, erantzukizunaz eta gaitasunez jabetzea ahalbidetuko duen espazio bat sortuz. Finean, emakumeek gizonen baldintza berdinetan bizitzea eragozten duen indarkeriarekin bukatzea da helburua, horretarako tresna eta mekanismoak bilatuz.

Autodefentsa tailerra, martxoaren23an, larunbatarekin egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:30era, gaztelaniaz, Maitena Monroyk gidatuta.

Aurrekoa bezala, duen eskaera kopuru altuari erantzuteko errepikatuko dute halaber, etxeko konponketen tailerra. Hondatutako lanpara, matxuratutako entxufea, ura galtzen duen iturria, ongi ixten ez duen komuneko bonba, apala jarri, edo gela margotzeko oinarrizko ezagutzak eskuratzea du helburu tailerrak. Martxoaren 12tik maiatzaren 19ra egingo dute astearteetan, 10:00etatik 12:00etara euskaraz. Irakaslea, Izaskun Gurrutxaga izango da.

Eskola feministak ondu duen hirugarren tailerra gero eta zabalduagoa dagoen diskriminazioa mota bati zuzendutakoa da: adinkeria. Arrazakeria eta sexismoarekin batera, bazterkeria mota nagusietako bat da. Ederki zahartzea: Eutsi zure ametsei tailerraren bidez, gogoetarako gune bat sortu nahi dute adinkeriaren gainean eta emakumeengan duen eraginaz aritzeko. Adinkeriazko aurreiritzi, jokabide eta portaerak hausteko tresnak landuko dituzte, halaber.

Tailerra martxoaren 14tik maiatzaren 30era egingo dute, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, gaztelaniaz. Irakaslea Kontxi Lopez izango da.

Laugarren tailerrean, lanketa berezia egingo dute, norbera erdigunean jarri eta menpekotasunak apurtzeko. Eta zu, nola komunikatzen zara? Berdintasunean erlazionatzeko trebetasunak tailerraren bidez norberaren behar eta nahiez jabetzen ikasiko dute parte hartzen dutenek, haien burua erdigunean jarrita, “emakumeok ikasi dugu gure nahiak bertan behera uzten, edo baztertzen, eta besteen premien zaintza jartzen harremanen muinean. Besteen balioespena beharrezko dugu baliotsu sentitzeko,, mendeko izateko hezten gaituzte horrela”.

Horren gaineko hausnarketa egingo dute tailerrean, eta aldaketa prozesu bati ekingo diote parte hartzaileek euren bizitzaren erdigunean eurak jartzeko, indargune eta dohainak ezagutu, eta hala, autonomia, gaitasuna eta segurtasun pertsonala areagotzeko.

Martxoaren 6tik maiatzaren 29ra, asteazkenetan izango da tailerra, 15:00etatik 17:00etara gaztelaniaz, eta Pepa Bojok gidatuta.

Ondu duten azken tailerra Twerk —Booty dance— tailerra da. “Mendeetan zehar emakumeen gorputzak, uteroak, eta aldakak atrofiatu dituen  gizarte gaixo batek sortutako gaitzak pairatzen ditugu oraindik.  Tailerra, gorputz zapalduen, estigmatizatuen, epaituen, zaurituen, desbalorizatuen, ezezagunen, eta berezko gaitasun eta indarretik deskonektatuen sendabide eta askapen gisa sortu da”, azaldu dute.

Helburua, epaiketarik gabeko espazio bat sortzea utero eta aldaken mugimendu naturala, sentsualitatea eta norbere gorputzarekin jolastuz disfrutatzeko gaitasuna berreskuratzea dela erantsi dute antolatzaileek. Martxoaren 16an izango da tailerra, larunbatarekin, 10:00etatik 14:00etara, euskaraz, Ikerne Mendieta irakaslearen eskutik.

Jabekuntza taldeetan lekuak libre

Tailerrez gain, jabekuntza taldeetako batzuk martxan jarraitzen dutela eta leku libreak dituztela gogorarazi du Eskola Feministak. Honakoak dira: Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea; Emakume zaintzaileentzako topagunea; Eta Emagune, jatorri ezberdineko emakumeen topagunea.

Tailer guztiak doakoak dira, eta ostiralean —hilak 16— zabalduko dute izena emateko epea, hilaren 26ra arte. Izena eman nahi dutenek, hainbat bide dituzte horretarako: Zu Zure Udala arreta zerbitzura jotzea edo 943 44 96 00 telefono zenbakira deituta. Ordutegia honakoa da: astelehenetan 07:30etik 14:00etara; astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara; eta asteazken eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara.

Izen ematea online ere egin daiteke. Horretarako, egin klik hemen.

Halaber, Eskola Feministaren gaineko informazioa nahi dutenek Emakumeen Etxera jo dezakete —Txirrita Parkea zg— edo telefonoz deitu 943 44 96 30 zenbakira. Emakumeen Etxea astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara dago zabalik, eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.  Eskola Feministaren programaren esku orria hemen klik eginda deskargatu daiteke.

Balorazio positiboa

Eskola Feministak duen erantzunaren gaineko balorazio positiboa egin dute. Horretrako datuak eman dituzte, hori baita adierazle argiena: 2023ko urrian martxan jarritako Eskola Feministaren hamargarren ekitaldiaren barruan antolatutako hamalau tailerretan, 209 emakumek hartu dute parte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.