Errenteriako Atletismo Taldea, bikain
Hilabetean zehar hogeita hamar dominatik gora lortu dituzte EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletek hainbat kategoriatan.
Lanak eman die fruitua. Hilabete oparoa izaten ari dira EAT Errenteria Atletismo Taldeko kirolariak. Horren erakusle da, hainbat kategoriatan eta beste hainbeste lehiatan eskuratu dituzten hogeita hamarretik gora dominak, zehazki, 32 izan dira.
16 eta 18 urtez azpiko pista estaliko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetan hemeretzi domina ekarri zituzten etxera EATko atletek. Bost urre, sei zilar eta zortzi brontze dira etxera ekarri dituztenak. Horrekin batera, probetako askotan aurretik zituzten denborak hobetu dituztela jarri du nabarmen klubak, “entrenamenduen eta talde lanaren emaitza ikusten hasi gara”.
Beteranoak ere bikain pista estaliko Euskadikoan. Denera, 23 domina zintzilikatu dituzte, hamabi urrezko, hamar zilarrezko eta brontzezko bat.
Bukatzeko, Basauriko lasterketan Adelaida Rubio eta Ana Isabel Pineda atletak bigarren sailkatu ziren bakoitza bere kategorian.
Ondoko argazkiak EAT Errenteriako Atletismo Taldearenak dira.