Sardina erreta bukatu dira aurtengoz
Ereintza Dantza Taldeak antolatutako sardinaren ehorzketarekin bukatu dira Inauteriak.
Ereintza Dantza taldearen Azeri Dantzak eman zien hasiera Inauteriei, eta talde berak antolatutako Sardinaren Ehorzketarekin bukatu dira gaur. Agur ederra eskaini diote, ordea, sardinari, ez ahazteko modukoa. Segizioa egin diote lehenik herriko erdialdeko kaleetan barrena eta zortziak jota heldu dira Herriko Plazara.
Amulletako Danborraren Kofradiak zabaldu dio bidea hileta segizioari, eta ahien ondotik heldu da musika Banda eta Ereintzako dantzariak. Agur bertso ederrak egin dizkiote sardinari udaletxeko balkoitik, baita dantza saioa eskaini ere. Herritarrek ez dute galdu izan nahi sardinari azken agurra emateko aukera eta plaza, beteta.
Sardina erreta, penaz, agur esan diote Inauteriari, datorren urtera arte.