Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hormak ere, Palestinaren aldeko oihu

Eva Mena muralistak Bakearen Lankidetzarako Batzarrarekin elkarlanean Palestinak bizi duen egoera salatu eta euskal herritarren elkartasuna aldarrikatzen duen murala ondu du.

Palestinaren aldeko murala egin du Eva Mena muralistak.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2024/02/16

Palestinarren giza eskubideen urraketak salatu eta euskal herritarren elkartasuna helarazteko murala egin du Eva Menak Errenteria-Oreretako Aralar plazan. Bakearen lankidetzarako batzarrarekin elkarlanean egin du lan hori. Mural hori, iazko abenduan izandako Giza Eskubideen jardunaldien IX. ekitaldiaren parte da. Halaber, Errenteriako Udalak Palestinako bandera jarri du udalerri sarreran, udalbatzak hartutako konpromisoari erantzuteko.

Azken hilabeteetan areagotu den arren, Palestinak hamarkadak daramatzala Israelen indarkeria jasaten nabarmen jarri du udalak, “dagoeneko 28.500 hildako eta 68.000 zauritu baino gehiago utzi ditu gatazkak”.

Eva Menaren muralean emakume heldu baten aurpegia ikusten da, “adinagatik, Israelgo Estatua sortu aurretik Palestina librean bizi izan zen emakume bat irudikatzen du”. Udaletik azaldu dutenez, egileak, aurpegi bera margotu zuen duela urte batzuk Betleemgo horma batean, bukatu gabe geratu zena. Emakumearen ondoan, neska zuri baten irudia dago, ahotsa altxatuz, arreta piztu eta palestinarrekin gertatzen ari den giza eskubideen urraketa salatu nahi duena.

Muralean bi herri eta bi bandera, ikurrinaren eta Palestinakoaren koloreak, herrien arteko elkartasunaren isla.

Halaber, Palestinako antzinako ehun bat erakusten du muralak, elkartasunari erreferentzia egiten diona. Emakumeak, sororitatea, ahizpatasuna eta belaunaldi arteko elkarrizketa islatzen ditu Menaren lanak, “gainera, bizikidetza eta kultur aniztasun testuinguruan elkarrekin bizi diren bi kultura sinbolizatuta daude, finean, Errenteriako biztanleria”.

Ama lurra ere presente dagoela muralean nabarmen jarri dute, “loreen figuraren bidez”. Proiektuaren bidez, egileak, gorroto diskurtsoak ezabatu, Ipar-Hego estereotipoak hautsi, genero berdintasuna sustatu, tokiko sare globalak bultzatu eta Gipuzkoako gizarte kohesioa indartu nahi ditu. Menaren ilustrazioa La Basu, Arianna Puello eta Dinamiin artisten Mujeres Guerreras  kantan oinarrituta dago, “Hiru emakume, hiru lurralde eta mezu bakarra: emakume gerlariak mundu osoan errealitateak eraldatzeko eta eskubideak eta askatasunak defendatzeko borrokatu duten emakumeei omenaldia”.

Palestinaren aldeko manifestazioa, bihar

Palestinarekin lotuta, manifestaziora deitu du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak. 17:00etan abiatuko da Herriko Plazatik, eta Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko gainontzeko udalerrietako 60 eragile eta elkartek baino gehiago egin dute atxikimendua deialdiarekin.

 

Erlazionatutako edukiaPalestinako herriari, arnasaPalestinari elkartasuna adierazteko, bandera herri sarreran
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.