Musika emanaldiak eta antzerkia izango dira asteburu honetako eskaintza. Otsailean 11 izango dira antolatutako ekitaldiak.
Auzotarrek eta udalak adostuta, konposta gunea Lopene plazaren sarrerara lekualdatuko dute. Jada hasi dira lanekin.
Eva Mena muralistak Bakearen Lankidetzarako Batzarrarekin elkarlanean Palestinak bizi duen egoera salatu eta euskal herritarren elkartasuna aldarrikatzen duen murala ondu du.
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak bigarrenez jo du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren atea, Iztietako anbulatorioaz hitz egiteko presazko bilera eskatzeko.
Material ortopedikoa eta ortoprotesikoa jasotzeko banku bat sortzeko helburuz, elkarlana hasi zuten joan den azaroan ANDADE Espainiako Estatuko Anputatuen Elkarteak eta Errenteriako sozialisten elkargoak.
Martxoaren bukaeran amaitzea aurreikusi du udalak. 49.000 euroko inbertsioa egin du zoladura lehengoratzeko.
Oiartzun KEko bi talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan. Karla Lekuonan beste lau partida izango dira, eta bat Elorsoron.
Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeek asteburuan jokatuko dituzten partiden informazio guztia, hemen.
Pasai Antxoko Odol Emaileek hurrengo hitzorduaren berri eman dute: asteazkenean izango da otsaileko saioa, arratsaldean.
Gipuzkoako Batel Txapelketaren laugarren jardunaldia egingo dute igandean Donostian, Urumean; Hibaikako eskifaiak, prest dira.
Igor Elortzak eta Rafa Ruedak —besteak beste— sortutako ikuskizuna antolatu du Martzelina Bertsozale Elkarteak.
Oiarpeko pilotarien jardunaldia 22 partidek osatuko dute. Hiru jokatu zituzten atzo, eta Madalensoron jokatuko dituztenak sei izango dira.
Jardunaldia gaur hasiko dute Lezoko taldeek, areto futboleko lehiekin. Azken partida Allerruren gizonena da, igande arratsean.