Lezo Sahara Batuz taldea aurkeztuko dute larunbatean

Tertulia musikatu moduko bat ondu dute Kultur Aretoan, 11:30ean. Saharako egoeraz mintzatuko dira eta Iñaki Labakak kontzertua eskainiko du.

Larunbatean, hilak 17, Lezo Sahara Batuz taldea aurkeztuko dute Kultur Aretoan, 11:30ean. Bost lezoarren ekimenetik sortutako elkartea da, Saharako herriari elkartasuna adierazteko xedea duena.

Etziko saiorako tertulia musikatu moduko bat ondu dute. Alde batetik, Saharako egoeraz mintzatuko dira, eta herriko bi familiak han bizitako esperientziak kontatuko dituzte. Bestetik, Iñaki Labaka abeslariak kontzertua eskainiko du. Kafea, tea eta pastak jarriko dituztela jakinarazi dute.

HITZA-ko biharko alean erreportaje zabalago bat argitaratuko dugu Lezon sortu berri den taldearen inguruan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.