2024/2/15

Talaia Feminista Unea egingo dute larunbatean, Lekuona Fabrikan

Lekuona Fabrikan izango da, 09:00etatik 14:00etara, eta 2023. urteko Talaia Feminista dosierra landu eta itxiko dute bilkuran.

Papresari emandako ingurumen baimen integratuari, helegitea

Baimenean jarritako mugak ez dira nahikoak Eguzkiren iritziz, pertsonen osasuna bermatu eta naturaren kontserbazio egoera ona babesteko.

Lezo Sahara Batuz taldea aurkeztuko dute larunbatean

Tertulia musikatu moduko bat ondu dute Kultur Aretoan, 11:30ean. Saharako egoeraz mintzatuko dira eta Iñaki Labakak kontzertua eskainiko du.

Beraun kalean, bi plaza berri

Horiek eraikitzeko lanak, astelehenean hasiko ditu udalak; Beraun kaleko 5. eta 15. zenbakien artean egingo ditu plaza horiek.

Iparraldeko Orkestrak emanaldia egingo du lehenengoz Errenteria-Oreretan

Lekuonan izango da kontzertua, 19:00etan hasita; azken gonbidapen batzuk daude eskuragarri.

Oarsoaldeko Euskara eta Kirol Mahaiaren lana aitortu du Jaurlaritzak

Jaurlaritzaren Kiroletik Bagoaz Euskaraz egitasmoaren barruan, egindako lanagatik diploma jaso du eskualdeko Euskara eta Kirol Mahaiak.

Memoria Historikoa

Batzar irekia egingo du Sarek asteartean

Azken Ostirala dinamika izango dute hizpide batzar horretan; 19:00etan izango da Reina aretoan.

Xanistebanetako lehen jai batzordea, hilaren 22an

18:00etarako deitu dituzte batzordekideak bilkurara. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreratu du udalak.

Jon Plazaolaren bakarrizketak, San Pedron eta Antxon

'Tu-tum, platz!' ikuskizunarekin iritsiko da aktore ezaguna Pasaiara. San Pedroko emanaldia martxoaren 3an da, eta 9an Antxokoa.

XVI. mendeko euskal nabigatzaileak, Albaolako presidente Xabier Agoteren hitzaldian

XVI. mendeko euskal nabigatzaileen inguruan ariko da Agote ostiralean. Zoom bidez jarraitu ahal izango da hitzaldia.

Iñurrien bertso musikatuak, Landetxen

Hilaren 24an 'Tabuen kutxatik oholtzara' elkartasun bertso musikatu saioa egingo dute. Iñurri elkarteak antolatu du saioa, Oiartzungo Udalaren babespean.

Eskolarteko XXXV. Mendi Lehiaketa, Oiartzunen

Oarsoaldeko, Bidasoko eta Donostialdeko eskolarteko ibilbide neurtua martxoaren 3an jasoko du herriak, bi ibilbiderekin.

'La infiltrada' filmaren grabaketek mozketa gehiago eragingo dituzte

Astelehenean Donibane eta Lezo arteko bidean mozketa puntualak egingo dituzte eta Lezobidea kaleko aparkaleku batzuk ezingo dira erabili.

Konpost eta Argazki Bat Behelainoan, Txerrimuñon

Hilaren 24an bilduko dira bi musika taldeak Txerrimuñon kontzertua eskaintzeko. 21:00etan hasiko da emanaldia.

Gehiago