Beste eraso matxista bat Lezon
Larunbat goizaldean izan zen emakume baten kontrako erasoa. Gaitzespen elkarretaratzea bihar (asteartea) egingo dute.
Lezoko mugimendu feministak jakinarazi du larunbat goizaldean beste eraso matxista bat izan zela herrian. Gizon batek emakume bati egin zion eraso. Ijurkoko Auñamendi kalean izan zen. Erasotzailea atxilotua izan zen. Azken hiru astean, Lezon izan den hirugarren eraso matxista izan da.
Indarkeria matxista kasu berri horri aurre egiteko elkarretaratzera deitu dituzte lezoarrak Piztu Lezok, Gaxuxa Emakume Taldeak eta Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak. Bihar (asteartea) izanen da erantzun mobilizazioa, 19:30ean, Gurutze Santuaren plazan.