Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea, zabalik
Gaurtik apirilaren 8ra arte ordaindu daiteke zerga hori.
Gaurtik hasi eta apirilaren 8ra arte trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gainekoz erga ordaintzeko epea zabalik izango da. Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira, helbideratuta ez dituzten zergadunek, berriz, Zu! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzaileetan, edo webgunearen bidez (hemen klik egin) egin ditzakete.
Adierazitako epea bukatuta, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo diola jakinarazi du udalak, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko direla.