Bizi testamentuaren gaineko tailerra, Orereta Laikoaren eskutik
Xenpelar Etxean izango da asteartean, hilaren 27an, 19:00etan.
Orereta Laikoa taldeak antolatu du tailerra. Orereta Laikoa taldeak antolatuta bizi testamenduaren gaineko tailerra egingo dute hurrengo asteartean, hilak 27. Honakoa, aurretiazko borondateen dokumentuaren gainean antolatzen duten laugarren tailerra da.
Xenpelar Etxean izango da, 19:00etan hasita, eta parte hartzen dutenek nortasun agiriaren lau kopia eraman beharko dituzte prozedura hasi ahal izateko. Taldeak, herritarrak animatu ditu parte hartzera.
