[Argazki galeria] Arrakastatsua izan da Lezo-Jaizkibelen hamargarrena
300 korrrikalari baina gehiago atera dira gaur goizean, eguraldi txarra izan arren. HITZAk irteera eta helmugako irudiak hartu ditu.
10:00etan abiatu dira Lezoko herri plazatik Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren hamargarren edizioa. Ziztu bizian abiatu dira batzuk, beste batzuek kirola egiteko baliatu dute goiza, baina denek hartu dute gozatua mendian. Ikusleek ere girotu dute goiza, eta korrikalariei babesa adierazi diete, mendian nahiz herriko kaleetan barrena. Hona hemen irteera eta helmugako irudiak: