Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Bost helburu orokorreko eta 51 konpromiso zehatzeko Legegintzaldi Plana

Udal gobernuak herritarren aurrean gardentasun ariketa egin zuen ostiralean agintaldia bukatu arteko plana aurkeztuz.

Mikel Arruti alkatea ostiralean azalpenak ematen, ondoan gobernukideak dituela.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2024/02/26

Sutargi abesbatzak Lezoko herria Tomas Garbizuren kantarekin hasi zuen ostiraleko ekitaldia. Lezoren eta lezoarren ereserkia da. 2023-2027 Legegintzaldi Plana aurkeztu zuen gobernu taldeak Gezala Auditoriumean ostiral arratsaldean, ia-ia bete egin zen aretoa. 2027ra arte herria gidatzeko plana izan zen aurkeztutakoa, bost helburu nagusi, eta horiek egikaritzeko 51 konpromiso edo ekintza barnebiltzen ditu. Lehen aldia zen herrian udal gobernu batek gisa horretako gardentasun ariketa egiten zuena, herritarren aurrean egin nahi duena zehatz azaltzen duela, alegia. Elkar zainduz Lezo du izena agiriak. Sutargiz gain, herritarrek ekitaldia aberasteko bidean bat agin zuten. Adibidez, Mikel Esnaola eta Ihintza Erauskin dantzariek Tomas Garbizuren Ate txukuna zortzikoa dantzatu zuten, eta Musika Eskolako ikasle Malen Beristainek Betazalak eraustean abestia kantatu zuen zuzenean. Beraz, askotariko mamia izan zuen Gezalako ekitaldiak, ez bakarrik politikoa.

“Ekitaldi garrantzitsua da gaurkoa”, esan zuen ekitaldiaren aurkezpenean Mikel Arruti alkateak: “Ardura eta garrantzi handiko ekimena da guretzat. Hiru ezaugarri azpimarratu nahi ditugu: plana gure bide-orria izango da, gardentasun ariketa bat egiteko balioko du eta fiskalizaziorako tresna ere izango da. Hau da, gobernuaren jarduna, egitekoak eta norabidea gidatuko duen itsasargia da plan hau. Ez hori bakarrik, herriaren aurrean gure konpromisoa adierazteko sinatzen dugun kontratu moduko bat da. Planean jaso ditugun erronkak eta proiektuak betetzen ditugun ala ez jakiteko tresna bat da”. Enpatiatik komunitatea eraiki nahi dute bide-orria lagun, “enpatiatik komunitatea eraikiz pozik bizi den herri koxkorra izan behar du Lezok”.

Enpatiaren ideian sakondu zuen Arrutik. “Udal batek herritarren azalean jarri behar du eta hori egiten saiatuko gara. Lezo herri koxkorra da eta hori da gure indarguneetako bat, denok elkar ezagutzen dugulako, espazio bera partekatzen dugulako. Komunitate baten parte sentitzen garelako. Herria ez da herri sentimendu hori elkar zaintzeko erabiltzen ez bada. Elkar zaintzatik dator ongizatea eta ongizatea duen herria herri zoriontsua izango da, hori da gure helburu nagusia: enpatiatik komunitatea eraikiz pozik bizi den herri koxkorra izatea” adierazi zuen udalaren gidariak.

Planaren agiria osotasunean ikusteko, klik egin hemen (PDF artxiboa jaitsiko da)

Bost helburu nagusiak
Udal gobernua osatzen duten zazpi zinegotziek eman zituzten planaren gaineko zehaztapenak. EH Bilduko zinegotziek, beraz, parte hartu zuten herritarren aurreko gardentasun ariketan: Mikel Arruti, Miren Ormazabal, Aitzol Saizar, Eneritz Arruti, Iker Salaberria, Mireia Kuesta eta Jon Legorburuk.

Lehenik, bost ildo nagusien berri eman zuten. Honakoak, hitzez hitz:

  • Ongizatea: “2027. urterako Lezoko herritarren ongizate emozionala hobetzea, zaintzen duen herria eraikiz eta haur eta gazteen ongizate emozionalean arreta berezia jarriz”.
  • Elikadura eta energia burujabetza: “2027. urterako Lezo bertako nekazaritza ekoizpenean Gipuzkoako herri erreferentea bihurtzea, herri gunea landa eremuarekin konektatuz, eta energia trantsizioaren bidean lehen urratsak burutzea”.
  • Euskara: “2027. urterako Lezoko euskararen erabilera ehunekoa 5 puntu handitzea (%29tik %34ra), eta herritarren atxikimendu maila indartzea.
  • Oinezko Lezo berde eta urdina: “2027. urterako oinezko eta bizikletentzako guneak %75 handitzea eta Lezoko 70.000 metro koadro ingurune natural birgaitzea, lasaitasunerako eta jolaserako guneak sortuz”.
  • Herri bizia: “2027. urterako lezoarren elkar ezagutza eta herri bizitzarako atxikimendua indartzea, eta parte hartze komunitarioaren ehunekoa hiru puntu handitzea (%16tik  %19ra).

Ondoren, 51 konpromiso zehatzetatik batzuen aipamena egin zuten, arloz arlo nabarmenenak lehenetsiz. Horiek guztiak Lezoko Udalaren webgunean ikus daitezke oso-osorik. Klik egin hemen horietara joateko.

Jarraian, ekitaldiaren hainbat argazki, Lezoko Udalak HITZAra bidalitakoak:

Lezo. Agintaldi planaren aurkezpena (2024-02-23)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.