Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Oarsoaldea Suspertuz III programa garatu da 164 enpresatan

Programa horren baitan diagnostikoak egin dira industriaren eta zerbitzuen sektoreetan, trantsizio digitaleko, soziodemografikoko eta ekologiko energetikoko erronkei aurre egiteko laguntza estrategikoa emanez.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2024/02/26

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko departamentuaren bitartez, Oarsoaldea Suspertuz III programa finantzatu du, eskualdeko 164 enpresatan diagnostikoak eginez. “Aldaketa azkarren eta erronken erdian”, COVID-19aren pandemia eta Ukrainako krisia tarteko, enpresek “zentzuzko jarduera” erakutsi dutela adierazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Diagnostikoak industriaren eta zerbitzuen sektoreetan oinarritu dira, trantsizio digitaleko, soziodemografikoko eta ekologiko energetikoko erronkei aurre egiteko “laguntza estrategikoa” emanez. Egindako azterlanak programak eta politika publikoak bideratzeko joerak eskaintzen dituela nabarmendu du garapen agentziak, “enpresen erresilientzia indartuz”.

Eragin ekonomikoaren azken azterketan, “funtsezko” alderdiak ebaluatu direla jakinarazi dute; hala nola, salmentak, kostuak, irabaziak eta inbertsioak. Azterketa horrek egungo ingurune ekonomiko dinamikoan enpresek dituzten “kezken eta erronken” ikuspegi “argia” eman duela ziurtatu du Oarsoaldeak.

Honakoak dira Oarsoaldea Suspertuz III programan ateratako emaitza nagusiak:

Aztertutako sektoreak:

  • Industria eta lotutako zerbitzuak (%59).
  • Zerbitzuak, hiri ekonomia (%46).
  • Merkataritza (%14).
  • Ostalaritza (%9).
  • Elikadura (%8).
  • Eraikuntza (%8).
  • Sortzailea (%7).
  • Logistika (%6).
  • Teknologia (%5).
  • Itsas ekonomia (%1).
  • Turismoa (%1).

Udalerrien araberako banaketa:

  • Errenteria-Orereta: 70 enpresa (%42,68).
  • Oiartzun: 44 enpresa (%26,83).
  • Lezo: 35 enpresa (%21,34).
  • Pasaia: 15 enpresa (%9,15).

Erronka eta kezka nagusiak:

  • Talentua erakarri eta mantentzea (%37,19).
  • Teknologia (%28,66).
  • Berrikuntza (%15,85).
  • Kostuak (%14,63).
  • Marketina (%14,63).
  • Salmentak (%14,02).
  • Finantzak (%13,41).
  • Energia (%10,97).

Prestakuntza beharrak:

  • Anbidestreza eta hornidura (%100).
  • Belaunaldi erreleboa (%71,43).
  • Talentua mantendu eta erakartzea (%69,23).
  • Marketina (%55,56).
  • Teknologia (%52,78).
  • Nazioartekotzea (%50).
  • Salmentak (%47,06).

Aurten, enpresek kostuen hazkundearen ondoriozko erronkei ere aurre egin behar izan dietela gogorarazi du garapen agentziak, salmentak handitzeko eta gastuak kontrolatzeko estrategietara bideratuz, batez ere digitalizazioaren bidez. Epe laburreko erronkei heltzea lortu duten arren, talentuari “interes handiena” dagokiola zehaztu dute, batez ere talentu gazteari; eta, ondoren, teknologiari eta berrikuntzari. Hala ere, ekonomia zirkularra bultzatzeko “interesik eza” nabarmendu dela adierazi dute, enpresen jasangarritasunean “arrakala” nabarmen azalduz.

Etorkizunean jasangarritasuna sustatzeko proiektuen ardatza “enpresak erakargarri” bihurtzea izan behar dela esan dute, talentua enpresetara hurbiltzea lortu eta mantentzeko, ekonomia zirkularra sustatzeko eta digitalizazioarekin jarraitzeko.

Horrez gain, berrikuntza gisa, diagnostikoan hizkuntzen gaia landu dela jakinarazi dute, enpresen lehiakortasunerako “funtsezko” elementu gisa. Hizkuntzen alderdia sartzeak aukera eman die enpresei “hizkuntzek lehiakortasunean duten garrantziaz sentsibilizatzeko”.

Garapen agentziak adierazi du emaitzek nabarmendu dutela “prestakuntza” behar dela “kualifikazio urritasunei” aurre egiteko, “funtsezko” arloetan oinarrituta; hala nola, anbidestreza, talentua erakartzea eta teknologia. Enpresak alderdi horietan lanean ari direla jakinarazi dute, baina “baliabide gehiago” behar direla gaineratu dute, horiei “behar bezala” heltzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.