Euskararen plan estrategikoa, plenoko gai nagusietakoa
Oiartzungo udalbatza asteazkenean elkartuko da, hamar puntuko gai-zerrenda aztertzeko. Martxoaren 8ari buruzko mozioa aurkeztuko du EH Bilduk.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2024/02/whatsapp-image-2024-02-01-at-13-29-21-2.jpeg)
Etzi izango da hileko azkeneko asteazkena, eta horren harira, Oiartzungo udalbatzak hilari dagokion ohiko plenoa egingo du. Pleno aretoan elkartuko dira, 18:00etan, eta hamar puntuko gai-zerrenda izango dute esku artean.
Besteak beste, Euskararen IV. Plan Estrategikoa izango dute hizpide, eta EH Bilduk mozio bat aurkeztuko du. Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu da horren izenburua.
Gai-zerrenda
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu izeneko mozioaren onarpena, EH Bildu udal taldeak aurkezturikoa.
- AROA marko estrategikoaren baitan, Oiartzunen euskararen erabilera normalizatzeko 2024-2029 aldirako IV. Plan Estrategikoa onartu eta abian jartzea.
- Oiartzungo udala Berdinsareako kide egitea onartzea.
- Haurtzaro ikastola eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan mantenu gastuetarako emandako diru-laguntzaren justifikazio-kontua onartzea.
- Ozentzio kalea 13 eraikuntzaren fatxada eraberritu eta ITE-ak zehaztutako 3. eta 4. Mailako patologien konponketarako emandako obra baimenaren behin betiko likidazioa onartzea.
- Bigarren soldata gehigarria onartzea (%0,5) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eragin datarekin.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.