Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ainhoa Sanz Montalbo eta Elena Cuenca Anabitarte, gazte eta kadete azkarrenak

Eguraldi txarrak baldintzatutako lasterketa arrakastatsua izan da antolatzaileen esanetan; Kadete eta Gazte mailako 81 emakume txirrindularik hartu dute parte, lehen ekitaldian.

Txirrindulariak abiatuko zain. Argazkia: Txirrindulariak.eus
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/26

Arrakastatsua. Halakoa izan da Ane Santesteban Txirrindulari Sariaren lehenengo ekitaldia. Eguraldiak zaildutako lasterketa, zinez ikusgarria izan zen abiadura bizian aritu baitziren Gazte eta Kadete mailetako txirrindulari emakumeak OTXE Oarsoaldeko Txirrindulari Elkarteak antolatutako errepide bizikletako lasterketan. Azkarrena, Kadete Mailan, Elena Cuenca Anabitarte izan zen; Goenaga Iogurrak taldeko txirrindulariak 01:25:32ko denbora egin zuen. Gazte Mailan irabazlea, berriz, Ainhoa Sanz Montalbo; Baque Team taldeko txirrindulariak 01:46.30eko denboran osatu zuen  54 kilometroko ibilbidea.

Parte hartzea, oso handia. Horri jarri dio, bereziki, azpimarra Arkaitz Iza OTXEko ordezkari eta lasterketaren antolatzaileak HITZAri lasterketaren biharamunean egindako balorazioan: “Ikaragarria izan da. 87 txirrindularik eman zuten izena aurrez, eta atzo 81 kirolarik hartu zuten parte azkenean. Kontuan hartuta Kadete eta Gazte mailetako emakume txirrindulariei begirako lasterketa dela, oso positiboki baloratu dugu parte hartzea. Handia izan da eta oso oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. Euskal Herriko lasterketa batean bi kategoriatan bakarrik hainbeste neska aritzea, goraipatzekoa da. Talde guztiek ere positiboki baloratu dute, datorren asteburuan Nojan (Kantabria, Espainia) Espainiako Kopa, eta hurrengoan, Beasainen Igartza Saria jokatuko dute; igandekoa urduritasunak eta beldurrak askatu eta prestatzeko balio izan dien zalantzarik ez dute “.

Ez da gutxiagorako, lehenengo ekitaldia zuen Ane Santesteban txirrindulari errenteriarraren izena daraman sariak atzokoa, eta erantzuna paregabea izan da. Asko-askorentzat errepideko lehen lasterketa izan da, “saiakera zinez eskertu digute lasterketa hau antolatzeagatik”.

Bi kategorietako irabazleak, Ane Santesteban txirrindulariarekin. Argazkia: Otxe

Behin betiko balorazioa egiteko astirik izan ez badute oraindik ere, azpimarra jarri dio Izak parte hartzaileek atzoko saioan jarritako abiadurari: “Erritmo bizian egin zuten lasterketa, 33 kilometro orduko batez besteko erritmoan. Gupidarik ez zuten izan Gazte Mailako txirrindulariek, eta abiadura bizian egin zuten lasterketa, antolatzaileok aurreikusitakoa gaindituz. Eguraldiak erabat baldintzatu zuen lasterketa, eta hala ere bikain aritu ziren parte hartzaileek”.

Erorikoak, asko, eguraldiaren eta batez ere lasterketak hartu zuen abiaduraren ondorioz. “Biribilgune guztietan erorikoak izan genituen, eta euri gehiago hasi zuenean, eroriko gehiago oraindik. Lasterketa gelditu behar izan genuen anbulantziak bi txirrindulari ospitalera eramateko. Lartzabalgo biribilgunean izandako erorikoan txirrindularietako batek klabikula apurtu zuen, lasterketa bukatzeko bost kilometroren faltan. Hor ere gelditu behar izan genuen”.

81 txirrindulari irten ziren lasterketara, eta helmugaratu, berriz, 51: “51 kadete atera ziren eta 31k bukatu zuten lasterketa; Gazte Mailakoak, berriz, 30 abiatu ziren eta 20 helmugaratu”.

Txirrindularien parte hartzearekin oso pozik antolatzaileak, baita boluntarioen erantzunarekin ere: “Ikaragarria izan da eman diguten laguntza, bidegurutze guztietan jendea izan genuen lasterketaren segurtasuna bermatzeko. Lasterketa oso ondo antolatuta zegoela esan zuten epaileek eta lotura motoetan ibili zirenek ere, eta hori ere pozgarria da guretzat”.

Antolatzaile gisa balorazioa, paregabea, baina baita txirrindulari talde gisa ere: “Bost neska izan genituen OTXEkoak parte hartzen atzoko lasterketan, eta hirugarren sailkatu dira horietako bi Gazte zein Kadete mailan; Irati Mitxelena Arrillaga eta Ane Zubeldia Peñagarikano, hurrenez hurren. Pelotoitik ihesaldia egiteko saiakera egin zuten lortu ez bazuten ere, oso lan handia egin zuten”.

Errepideko lasterketan OTXEkoek antolatzen duten bigarren saria da honakoa; iaz Xanisteban Saria antolatu zuten lehenengoz. Mendiko lasterketen antolaketan eskarmentu handia du OTXEk. Argi esan du Izak, Ane Santesteban Txirrindulari Saria gelditzeko etorri dela, “Oarsoaldean lehen aldiz antolatu da historikoki halako ezaugarriak dituen lasterketa bat. Ez dakigu nork antolatuta, OTXEk edota Laguntasuna elkarteak, baina lasterketak segida izango du, geratzeko etorri da Ane Santesteban Txirrindulari Saria”.

Ondoko bideoa Txirrindulariak Euskal Txirrindularitza sustatzen duen elkarteak zabaldutakoa da.

Kadete Mailako sailkapen osoa kontsultatzeko, egin klik hemen; Jubenilenen sailkapenerako, berriz, klikatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.