Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udako oporrak programan izena emateko aukera, ostiraletik aurrera

Martxoaren 1etik 22ra arte, biak barne, ahalko da izena eman Txikiak, Handiak, Errenteabentura eta Kanpabenturan esleituko diren 826 plazetako bat eskuratzeko.

Aitor Zorzano Gazteria zinegotziak, Itziar Duarte Udako Oporrak programaren koordinatzaileak, eta Bea Martin Gazteria dinamizatzailea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/26

Udako oporrak programan izena emateko epea ostiralean, martxoak 1, zabalduko du udalak, eta martxoaren 22ra arte izango da horren barruko programetan esleituko dituen 826 plazetako bat eskuratzeko. Errenteria-Oreretan erroldatuta, edota erroldatuta egon gabe bertako ikastetxeetako batean ikasketak egiten dituzten haur eta gaztetxoek izango dute udako aisialdi hezitzailearen eskaintza osatzen duten jardueretan izena emateko aukera.

Izapide guztia webgune honetatik egitea aholkatu dute.

Aurrez aurreko izena emateko epea, berriz, hilaren 11tik 22ra, biak barne, Zu! zerbitzuan egin dezakete. Horretarako, webgunearen bidez beharrezko inprimakia deskargatu daiteke eta eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztu. Aurrez aurre izena emateko, ezinbestekoa da hilaren 7tik aurrera hitzordua hartzea 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakietan.

Ikasturtean bezala, udan ere, aisialdi hezitzailearen aldeko apustua egin duela udalak azaldu dute aurkezpenean, Aitor Zorzano Gazteria zinegotziak, Itziar Duarte Udako Oporrak programaren koordinatzaileak, eta Bea Martin Gazteria dinamizatzaileak, “helburu nagusia balioetan eta eskubideetan heztea da, parekidetasuna, parte hartzea, inklusioa edo euskara sustatuta”.

826 plaza orotara

Eskaintzaren barruan 826 plaza daude banatuta programetan. 2018-2020 jaiotako haurrei zuzendutako Txikiak programan eta 2014-2017 jaiotakoentzako Handiak programan izena eman nahi dutenek  bi txandetako batean eman dezakete izena, ekainaren 24tik uztailaren 5era, edo uztailaren 8tik 19ra.

Hiru elkargune izango dira, halaber: Agustinak, Beraun, eta Erdigunean. Adin tarte horiei begira 680 plaza eskainiko ditu udalak bi txandetan. Txikiak programan parte hartzeko 43,20 euro ordaindu beharko dituzte, eta Handiak programan berriz, 54 euro.

Errenteabentura programak ez du hutsik egingo aurten ere. 2011-2013 urteen artean jaiotako haurrei begirakoa da eskaintza, eta goiz eta arratsaldez, zein egun osoz hainbat jarduera izango dituzte parte hartzaileek. Txanda bakarra du programak uztailaren 1etik 12ra eta 96 pertsonentzako lekua du. Prezioa, 64,60 eurokoa da.

Azken programa, 2008-2010 urteen artean jaiotako haurrei begirakoa da: Kanpabentura. Aste eta erdi igaroko dute Beireko (Nafarroa) aterpetxean parte hartzaileek uztailaren 8tik 17ra. Jardueraren prezioa 215,80 eurokoa da eta 50 lagunentzako tokia izango da.

Behar zehatzak dituzten parte hartzaileei laguntzeko langile kualifikatuak izango dira.

Kanpabenturaren kasuan, lehentasuna izango dute aurretik programa horretan parte hartu ez duten haurrek. Hala ere, izen-emate kopuruak plazak gainditzen baditu, zozketa egingo da, aurretik aipatutako lehentasun hori kontuan hartuko delarik.

Gaitasun ekonomikoaren araberako tarifak

Programetan izena emateko garaian ez da ordaindu beharko, izan ere, erabiltzaileen gaitasun ekonomikoaren araberako tarifak egokituko ditu udalak. Zenbateko hori kalkulatzeko izena emateko orria betetzerakoan egin beharko da eskaera. Informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke, eta zalantzak argitzeko posta elektronikora mezua bidali edo 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu daiteke.

 
 
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.