Gazte izanen Korrika, lehenengoz
Martxoaren 4an egingo dute, astelehenarekin, 11:30ean Herriko Plazatik abiatuta.
Gazte Izanen Korrika antolatu dute, lehenengoz, Errenteria-Oreretan. Astelehenean izango da, martxoaren 4an, eta 11:30ean abiatuko da Herriko Plazatik bidea pixkanaka pixkanaka egiteko.
Esfortzuaren ostean indarberritzeko, mokadutxoak eta musika izango dituzte 12:00etan Foru plazan.
Oreretako Xenpelar AEK Euskaltegiak herritar guztiak deitu ditu bertaratu eta “gure beteranoak” animatzera.