Bi mozio aztergai, udalbatzaren gaurko osoko bilkuran
Mozioetako bat hainbat bizilagunek aurkeztutakoa da eta etxebizitzetatik gertu piroteknia erabiltzearen gainekoa da. 18:30ean hasiko da udalbatzaren osoko bilkura.
Hilabeteko ohiko osoko bilkura egingo du gaur arratsaldean udalbatzak. Hamabi puntu izango dituzte alderdiek aztergai, eta horien artean, bi mozio. Mozioetako bat, landuko duten lehena, hainbat bizilagunek aurkeztutakoa da, eta zehazki, etxebizitzetatik gertu piroteknia erabiltzearen gainean mintzo da.
Udalbatzak mahai gainen izango duen bigarren mozioa, alderdi popularrak aurkeztutakoa da. Hiriarteko mugikortasuna berrikusi eta hobetzearen gainekoa da gaurko saioan Antonio Vicente Zubikoa zinegotzi popularrak defendatu beharko duena.
Horiekin batera hainbat berri emate eta proposamen aztertuko dituzte udal taldeek, tartean, kaleko salmenta ibiltaria arautzen duen Ordenantzaren berrikuspenaren hasierako onarpena.
Bilkura bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dute udal areto nagusira bertaratzen diren herritarrek, baita streamingez, udalak Herri Bizian jarri duen loturaren bidez. Horretarako, egin klik hemen. 18:30ean hasiko da udalbatzarra.