Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sahara erdigunean jarriko du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak

'Sahara herri bat erresistentzian' liburua aurkeztuko du Kristina Berasain Tristan kazetari eta idazleak asteartean—martxoak 5— Reina aretoan.

Kristina Berasaian Tristan kazetari eta idazlea.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2024/02/28

Sahara mahai gainean jarriko du Orereta Palestinarekin Herri dinamikak. Palestinaren inguruko hitzaldiak eta iniziatibak antolatu ohi ditu dinamikak, izenak erakusten duen moduan, baina oraingoan Saharari egingo dio keinu. Taldekide bat Saharakoa da. Hori baliatuta eta aintzat hartuta sahararrek hamarkada luzetan bizi duten egoera latza, hitzaldia antolatzea erabaki zuten. Gogora ekarri du halaber taldeak, 1976ko otsailaren 27an aldarrikatu zutela RASD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren independentzia, Mendebaldeko Saharako ipar ekialdeko Bir Lehlu herrian.

Marokoren okupazioak munduko harresi luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera derrigortu ditu sahararrak.

Sahara herri bat erresistentzian liburu aurkezpena antolatu du herri dinamikak. Asteartean izango da, martxoaren 5ean, 19:00etan Reina aretoan. Kristina Berasain Tristan kazetari eta liburuaren egileak egingo du aurkezpena eta solasaldia. Elkar, Jakin eta Berriak Aleka bildumaren barruan  argitaratu dute Berasainen liburua iazko azaroan, “ahanzturara kondenatutako herri horren borroka kontatu du, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak, historiaren pasarteekin tartekatuz. Lurralde okupatuetako eta kanpalekuetako sahararrak gerraz, errepresioaz, heriotzaz eta erbesteaz mintzo dira kazetari eta idazlearen liburuan, baina okupazioa hasi zenetik bost hamarkada luze  bete direnean, ez dute independentzia erdietsi eta jaioterrira itzultzeko itxaropena galdu. Sahararra bere nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten dion herria da”.

Ahaztutako gatazketan eta giza eskubideetan espezializatutako kazetaria da Kristina Berasain (Lizarra, 1973). Berria egunkariaren mundua saila zuzendu du urte luzez, Mendebaldeko Saharara 2005ean intifadaren berri ematera joan zenean kateatu zen herri horrekin. Mezuak Mendebaldeko Saharatik dokumentalaren egileak, lehen liburua du Sahararen gainean idatzitakoa, eta Maria de Maeztu Literatur Lehiaketa irabazi zuen Tximeleta bat naiz lanarekin 2017an eta sari bera Arrastoak, lorratzak, uharak lanarekin 2022an. Aurten berriz, prentsa alorreko Argia saria jaso du, Sahara, herri bat erresistentzian liburuarengatik.

Berria egunkariak Argia Saria jasotakoan egindako elkarrizketa irakur daiteke hemen klik eginda.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.