Korrikaren bukaerara joateko autobusa antolatu du Oarsoaldeko AEK-k
Adin txikikoek gurasorik gabe joan nahi badute, baimen berezia eskatu beharko dute.
23 Korrikaren bukaerara joateko autobusa antolatu du Oarsoaldeko AEK-k. Euskararen aldeko karrera erraldoia martxoaren 14an abiatuko da Irundik, eta martxoaren 24an bukatuko da Baionan.
Txartelak, Oarsoaldeko AEK Euskaltegietan eros daitezke 15 euroan: Errenteria Oreretako Xenpelar AEK (Biteri kalea 30, 1 solairua); Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegian (Donibane kalea, 12 behea); Pasaiako Txirrita AEK Euskaltegian (Pasai Antxoko Zumalakarregi kalea, 9) eta Oiartzungo Intxixu AEK Euskaltegian (Fermiñene Etxea, Aialde 2, 2. solairua).
Irteera ordu eta lekuak, berriz, ondokoak izango dira: 09:30ean abiatuko da Pasai Antxoko geltokitik, 09:30ean Lezotik Sotxotik, 09:40ean Oreretako Zumarditik, eta 09:50ean Oiartzungo Bibliotekatik. Itzulera, 19:00etan egingo dute.
Kontuan hartzeko oharra egin du Oarsoaldeko AEK-k adin txikikoei begira. Gurasorik gabe joan nahi badute, ezinbestekoa da baimen berezia eskatzea, haien gaineko legezko guraso ahala duten pertsona guztien baimena eduki beharko dute. Agiri hori eurekin eraman beharko dute beharrezkoa balitz erakusteko. Agiri hori, ertzain etxean egin behar da eta guraso ahala duten pertsona guztiak bertaratu behar dira. Eraman beharreko agirien gaineko informazio guztia, hemen klik eginda kontsultatu daiteke.