Ereintzako kirolariek ere emango dute odola
Asteartean deitu ditu herritarrak odola ematera Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Merkatuzarren.

Odola ematera deitu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Datorren asteartean, martxoak 5, jarri du zita Merkatuzarren 17:00etatik 20:30era. Odola eman nahi dutenek telefonoz deitu behar dute hitzordua hartzeko; zenbakia honakoa, 688 76 53 98.
Eragile ugarirekin ari da harremana egiten odol emaileen lantaldea, odola eman dezaten. Martxoan, Ereintzako kirolariek bat egingo dute kanpainarekin. Horiei eskerrak eman dizkie euskaltzaleon topaguneak bat egin eta odola emateagatik.