Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Ernai: "Orain lanean jarraitzea dagokigu"

Gazteon Eskutik ekimenaren gaineko balorazio "oso positiboa" egin du Ernai gazte antolakundeak, eta eskerrak eman dizkie lanean aritu diren milaka txandalariei eta Lezoko herriari: "Zuek gabe ez litzateke posible izango".

Larunbateko ekitaldi politikoko irudi bat. Argazkia: Ernai
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2024/04/02

Oso arrakastatsua izan da, ez da zalantzarik. Ernai gazte antolakundeak 3.000 gazte independentista bildu zituen Gazteon Eskutik ekimenaren bueltan Lezon joan den asteburuan. Eguraldia ez zuten lagun izan, baina horri ere aurre eginda erdigunea hartu eta jendartzea eraldatzeko prest direla ageri-agerian utzi zuten.

Topagunearen azken egunean balorazioa helarazi zuen Ernaik. Emaitzarekin ase, eta pozik azaldu da gazte antolakundea: “Milaka gazte independentista elkartu gara hiru egunez Lezon, Gazteon Eskutik ekimenean. Hiru egun ikaragarri izan dira, hainbat hitzaldi, ikuskizun, tailer, kontzertu eta erakusketa izan ditugu. Herriko plaza zein kaleak bete eta auzolanaz blaitu dugu Lezoko txoko oro”. Eskerrak ere eman ditu, egun horietan bizitakoa posible egin duten milaka txandalariei batetik, eta Lezoko herriari, bestetik, “zuek gabe ez litzateke posible izango”.

Balorazioa positiboa, beraz, antolakuntzak, eta sinistuta gainera Lezon hiru egun horietan ikusitakoa “egindako lanaren fruitua” dela: “Urtez urte Ernairen udaberriko ekimenak gero eta emankorragoak eta gozagarriagoak dira gazte guztientzat”.

Mezu argi bat ere, balorazio horren barruan, egitekoa ez dela hor amaitu, “orain lanean jarraitzea dagokigu. Gazte udaberria hedatu behar dugu”. Horretarako, gazteek eztabaidaren erdigune politikoa hartu beharra ezinbestekoa jo du, “gure proposamenak mahai gaineratu eta aldaketen aroa martxan jartzea posible dela erakutsiko dugu. Gazteok bizitza  duinak lortzeko ahalmena eta erabakimena behar dugu eta  horretara bidean herri eta auzoetako bazter guztiak hartuko ditugu, gazte fronte bat irekitzera goaz”.

Hori guztia Euskal Herrian egingo dutela gaineratu du gazte antolakundeak, “independentistak garelako, eta horretarako aukera dagoelako. Amesten dugun Euskal Herri aske, sozialista eta feministatik inoiz baino gertuago gauden honetan, prozesu independentista loratzea ere badagokigu”.

Kepa Etxeberria oreretarraren murala Lezon

Euskal Irria murala

Bestalde, gazte independentisten topagunearen barruan, Kepa Etxebarria oreretarrak egindako murala inauguratu zuten larunbat goizean. Porrotx pailazoarekin ekitaldia izan zen goizean, txikienei begirakoa, eta testuinguru horretan egindako lanaren berri eman zuen Etxebarriak. Pirritx, Porrotx, eta Mari Motots irudikatu ditu Kale Nagusiko horma batean artista oreretarrak.

Horma irudian irudikatu duenaz mintzo zen, eta bildutakoen txaloak eta esker ona ere jaso zuen Etxebarriak ondoko bideoan ikus daitekeen bezala. Bideo hori, Etxebarriak berak helarazi du HITZAra.

 

 

 

 

 

Gazteon Eskutik 2024 • Lezo

Gora Euskal Gazteria!#LoratuDa pic.twitter.com/RZpbWWQqUt

— Ernai (@ernaigazte) April 1, 2024

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.