2024/4

palestina erakusketa

Palestinako sarraskia salatzen duen erakusketa, asteburuan

Euskal Herriko 23 artistak osatutako lan aldarrikatzaileak ikus ahal izango dira ostiralean, larunbatean eta igandean.

oiartzun burujabe aurkezpena

Oiartzun Burujabe aurkeztuko dute larunbatean

Hernaniko esperientzia kontatuko dute larunbat goizean, eta tokikoa aurkeztu. Hamaiketakoa eta musika ere izango dira.

'Ya no quedan junglas adonde regresar' filma grabatuko dute etzi

Gabriel Beristain zuzendariak eta bere taldeak Madalenan egingo dituztenez grabaketak, itxita egongo da kalea egun osoan zehar.

Bihar zabalduko da Herri Arte Eskolan izena emateko epea

Ikasturte berriarekin batera, hainbat berrikuntza aurkeztu ditu Herri Arte Eskolak; hala nola idazketa sortzailea, podcasta edo gidoigintza.

Lore eta Landare Azoka Berezia izango da larunbatean, Zumardian

Azokaren XVI. edizioa Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak, Errenteriako Udalak eta Dekolore Elkarteak antolatu dute.

goiatz labandibar putzua

Laureri hilekoa jaisten zaion eguna kontatu du Labandibarrek 'Putzua'-n

Idazle oiartzuarra gazte literaturan murgildu da estreinakoz, Ereinekin. Gazteei zein helduei zuzenduta dago liburua.

yakovlev 42

Etsai eroak, Yakovlev 42 eta Zirt Zart-en kontzertuak, larunbatean

Niessen kulturgunean izango dira kontzertuak, eta ate irekiera 19:50ean izango da. Kontzertuen ondoren jaiak Landare tabernan jarraituko du.

'Kapitala suntsitzeko langileria batu!' martxa egingo dute bihar

09:45ean izango da irteera, eta Oreretatik Donostiara izango da martxa. Oreretako Zumarditik abiatuko da ibilbidea.

Euriak ez du Lezoko Dantzari Txiki Eguna itzali

Eguraldi eskasagatik, aterpean egin zituzten dantzaldi gehienak. Baina hala ere giro onik ez zen falta izan.

Karmengo Ama haur eskolako patioa "atseginagoa eta estimulatzaileagoa" izango da

"Naturarekin harremana handitu eta bero boladen ondorioak gutxitzeko" asmoz, patioa berdetu eta naturalizatuko dute. Ostegunean hasiko dira lanekin.

Torreatze trafikoa

Ur mozketa izango da San Pedroko zenbait kaletan

Datorren asteartean izango da mozketa, bi ordu ingurukoa.

oiartzun argazki zaharren erakusketa luzapena

Oiartzungo argazki zaharren erakusketa, astebete luzatuta

Maiatzaren 6ra arte luzatuko da Landetxeko erakusketa, izandako arrakastaren ondorioz. Antolatzaileak, pozik.

Oarsoaldea Behatokiak eskualdeko azken datu sozioekonomikoak aurkeztu ditu

Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du atal hori, eta Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu.

haurtzaro bertso saioa 2024

Larunbatean, bertso saioa Haurtzaro Ikastolako ikasleek antolatuta

Miren Amuriza, Joanes Illarregi, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Jon Martin bertsolariak arituko dira, Landetxen.

Juan del Riok 'Esta noche se acaba todo' liburua aurkeztuko du Donibanen

Albaolako boluntarioak ederki ezagutzen ditu San Pedro eta Donibaneko txokoak, hauetan inspiratu da eleberria idazteko.

xanistebanetako kartelak

Xanistebanetako kartel lehiaketa, martxan

Maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke lanak, udaletxean. Bost lan onenentzako saria egongo da, eta festetan erakusketa egingo dute.

Sanferminak antolatzeko hirugarren bilera egingo dute antxotarrek

Igande honetan bilduko dira antxotarrak 2024ko sanferminetako egitaraua prestatzen jarraitzeko.

tomas.garbizu

Tomas Garbizuko matrikulazio epea, ostegunean zabalik

Hilaren 16ra arte izango da irekita datorren ikasturterako herriko musika eskolan izena eman nahi dutenei begirako eskaintza.

Nor izan da Oreretako Sagardo Eguneko zozketaren irabazlea?

Euritsua, baina oparoa. Horrelakoa izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Edalontzia erosi zutenak zozketa batean parte hartzeko aukera izan zuten.

Gehiago