Oiartzun Burujabe aurkeztuko dute larunbatean

Hernaniko esperientzia kontatuko dute larunbat goizean, eta tokikoa aurkeztu. Hamaiketakoa eta musika ere izango dira.

oiartzun burujabe aurkezpena

Oiartzun Burujabe proiektua martxan jarri dute, eta datorren larunbatean aurkeztuko dute, Done Eztebe plazan. Orain arte egin diren urratsen berri emango dute, eta etorkizunean emango direnei buruz arituko dira maiatzaren 4ko eguerdian egingo den ekitaldian. Oiartzuar guztiak gonbidatu dituzte prestatutako jardueretan —bai aurkezpenetan zein ludikoan— parte hartzera.

Oiartzunek badu non begiratu: Hernaniren eredua. Urte batzuk badaramate bidea egiten eta, horregatik, Hernani Burujaberen esperientzia partekatuko dute larunbatean.

“Elkarlanean eraikiko dugu Oiartzun burujabeago bat, zurekin kontatzen dugu!”, egin dute gonbita Oiartzun Burujaberen antolatzaileek.

Egitaraua

  • 11:00etatik 11:45era: Hernani Burujaberen esperientzia ezagutzeko aukera.
  • 11:45etik 12:00etara: Oiartzun Burujaberen aurkezpena eta argazkia.
  • 12:00etatik 13:00etara: Hamaiketako burujabe musikatua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.