
Iztieta, Olibet, Ugarritze, Igantza eta Galtzarabordan izango dira diana doinuak besteak beste, maiatzeko igandeetan.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen gaineko balorazioa egin berri du EH Bilduk. Inoizko babesik handiena lortu du koalizio subiranistak: 2.923 boto.

Zientoka herritar gerturatu dira Linoko karpara. 40 sagardogileren zukua dastatzeko aukera izan dute.

Sagardoaren bueltako festa giroa nagusitu da herriko kaleetan. Arratsalderako motorrak berotu dituzte.

Udazkenean egitekoa den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atarikoa da Gipuzkoa Bertsotan. Lan ona egin du Muruak lehenean.

Bihar kanporaketak egingo dituzte, eta igandean finalak. Galiziako A Pobra do Caramiñal herrian izango dira estropadak.

Hamabi galderako inkesta bat prestatu du Errenteriako Udalak herritarrek parte hartzeaz eta gobernantzaz duten iritzia jakite aldera.

Oiartzungo kultur agendaren itxura aldatu dute herriko ekintza guztiei leku egiteko asmoz. Maiatzean, orotara, 84 ekintza izango dira.

Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an Pasaia Itsas Festibala dela eta, Lurraldebuseko lineak eta Pasaiako motorra indartuko dituzte.

Gurekin Auzo Elkarteak antolatuta, hilaren 30etik maiatzaren 5era arte ospatuko dira Iztieta eta Ondartxoko jaiak.

Lau barrutietako futbol, areto futbol eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden emaitza guztiak, hemen.

22 film labur, diaporama bat eta 4 dokumental eskaintzeaz gain, Xenpelar aretoan ere erakusketa bat egongo da ikusgai gaurtik aurrera.

Adin-tarte oso zabaleko 188 lagunek hartu dute parte Bizardiaren 43. ibilaldian. Ustekabeko bat gaindituta, dena bikain joan da.

Deba 100 hitzetan-en euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak irabazteaz gain, Euskadiko Itsasargien Lagunaken bigarren postua lortu du.

Oiartzungo klubeko pilotariek 29 partida jokatu dituzte asteburuan, eta horien ia erdian nagusitu dira. Oihan Etxeberria, finalera Ajangizen.

Neskek lehen zati bikaina jokatu du bigarren sailkatuarenean, golik sartu gabe. Mutilek ere galdu egin dute. Areto futbolean, kale eta bale.

11 puntuko gai zerrenda landuko dute biharko saioan; horien artean, bi mozio. 18:30ean izango da, eta publikoak jarraitzeko aukera izango du.

Oiarpeko pilotariek 34 norgehiagoka izango dituzte jardunaldi honetan. Bi bakarrik izango dira kanporaketei dagozkienak.

Maiatzaren 23a izango da Gipuzkoako Artisautza Erregistro Orokorrean izena emateko azken eguna, Oarsoaldeko Garapen Agentziak esan duenez.

Oarsoaldeko taldeak sailkapeneko azken postuetan iritsi dira denboraldiaren une erabakigarrira, eta berebizikoa dute irabaztea jaitsierako postuak atzean utzi eta salbaziora gerturatzeko. Fanderian izango da partida, 16:30ean.