Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Odolkiak ordainetan Oiartzuni, Burgosen

Neskek lehen zati bikaina jokatu du bigarren sailkatuarenean, golik sartu gabe. Mutilek ere galdu egin dute. Areto futbolean, kale eta bale.

burgos oiartzun 2024 kronika Igande arratsaldean jokatu zuten Burgosen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2024/04/29

Odolkia da Burgoseko produktu ezagunenetako bat, eta —esaera zaharrak dioen moduan— horrekin ordainarazi zieten oiartzuarrei Gaztelako hirian.

Oiartzungo neskek bigarren sailkatuaren kantxari bisita egin zioten atzo arratsaldean, eta lehen zati paregabea jokatu zuten. Hiru aukera sortu zituzten oiartzuarrek, baina baloiak ez zuen marrarik gainditu. Egindako akats horiek odolkitan ordainarazi zieten etxekoek.

Bigarren zatia burgostarrena izan zen, eta beraiena izan zen aukerak sortzeko ekimena. Horietako bitan, erdiraketadun jokaldietan, lortu zituzten bi gol bakarrak. Oiartzuarrek ez dute lehenengo zatiko emaririk izan, eta ez ziren aukerak sortzeko gai izan. Laugarren jarraitzen dute sailkapenean.

Mutilen taldeak Zumaiakoren bisita jaso zuen Ugaldetxon. Ongi atera ziren kantxara, baina ez zuten punteria finik izan. Kostaldekoek bai, ordea, eta horrela aurreratu ziren.

Oiartzuarren maila jaitsi zen, eta zumaiarrek bigarrena sartzea lortu zuten. Aldea murriztu zuten Karla Lekuonako egoiliarrek, baina partidak ez zuen gehiagorako eman. Porrota, beraz.

Areto futbolean, aurkia eta ifrentzua

afantxo oiartzun

Ostiral gauean jokatu zuten Oarsoaldeko derbia.

Lehenengo Mailan, Oiartzunek Oarsoaldeko derbia zuen Afantxoren kantxan. Partida ederra jokatu zuten oiartzuarrek, eta hamargarren minuturako aurreratu ziren. Bi minutu iraun zuen pozak, ordea.

Ez zuten bururik makurtu, eta aldageletara joan aurretik beste bi gol sartu zituzten. Bigarren zatian partida berdindua joan zen. Azken lau minutuetan Oiartzunek bi gol sartu zituen 1 eta 5eko emaitzarekin bukatu zen derbia.

Lider berriak dira oiartzuarrak, Lauburuk bere partida galdu baitzuen, Lezon, Gaintxuren kontra. Liga bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, pauso erraldoia eman dute oiartzuarrek.

Miren Tabernak, berriz, bigarren sailkatuaren bisita jaso zuen Elorsoron. Ttakun aurreratu zen, bi gol sartuta, eta atsedenaldira iritsi baino lehenago aldea murriztea lortu zuten etxekoek.

Bigarren zatian aukera asko izan arren, ez zen golik izan eta 1-2ko emaitzarekin bukatu zen partida. Ttakunek Miren Taberna harrapatu du lidertzan, eta azkoitiarrak dira lehen postuaren jabe.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Burgos — Oiartzun: 2-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun — Zumaiako: 1-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Lakua — Oiartzun B: 1-3.

Gizonen Lehen Erregionala. Kopa M-1.

  • Oiartzun B — San Marcial: 5-1.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun C — Lagun Onak: 0-6.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Deustu — Oiartzun: 5-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Urnieta — Oiartzun B: 1-3.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa M-1.

  • Amara Berri — Oiartzun C: 2-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Afantxo — Oiartzun: 1-5.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna — Ttakun: 1-2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.