Hauteskundeak

Botoen %44 lortuta, EH Bilduren berde argia nagusi Pasaian

EH Bilduk berriro irabazi ditu Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak, Duela lau urte baino alde askoz handiagoa atera dio EAJri.

hauteskundeak 2024 pasaia Hautesleak, goizean, Antxon botoa ematen.

Ildo orokorrari jarraituta, EH Bilduk gorakada handia izan du Pasaian ere bai. Duela lau urteko uztailean bezala, koalizioa izan da garaile, eta EAJ eta PSE-EE izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

EH Bilduk botoen %44 lortu du, emaitza ikusgarria izan dena. 2.913 boto poltsikoratu dituzte, aurreko 800 botoetan hobetuz. EAJ berdin mantendu da (1.817 boto lortu ditu, 2020an baino sei gehiago), eta PSE-EEk pixka bat igo du (859tik 973ra pasatu da). 

PP geratu da laugarren, 298 papertxo lotuta. Duela lau urte 217 eskuratu zituzten. Ezker konfederalak zatiketaren kaltea jasan du, baina ez hainbeste. 592 bozka lortu zituzten batuta joanda, eta orain 274 lortu ditu Sumarrek eta 155 Elkarrekin Podemosek.

Parte-hartzea %55,04 izan da.

Emaitzak zehatz ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.