Garraio zerbitzua indartuko dute Pasaia Itsas Festibala dela eta

Maiatzaren 9, 10, 11 eta 12an Pasaia Itsas Festibala dela eta, Lurraldebuseko lineak eta Pasaiako motorra indartuko dituzte.

Maiatzaren 9tik 12ra bitartean Pasaia Itsas Festibala ospatuko da, eta espero den jende kopurua dela eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak garraio publikoaren zerbitzua indartuko dute.

Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak eta Gipuzkoako Lurralde Agintaritzako lehendakariordeak prentsaurrekoan esan duenez, garraio publikoa indartzearekin garraio publikoaren erabilera sustatzen laguntzen dute, jaialdiaren inpaktu ekologikoa murriztuz eta Gipuzkoa jasangarriago baterantz aurrera eginez.

Ostegunean, maiatzaren 9an hasiko da jaialdia, eta 17:00etatik aurrera indartuko dituzte autobus zerbitzuak. Besteak beste, hauek dira indartuko dituzten lineak: E09, E71, E01, E72, E75, E77 eta E79.

Horretaz gain, Pasaiako motorra joan etorrian ibiliko da etengabe, eta bi minutuan behin lotuko ditu Pasai San Pedro eta Donibane. Mugi garraio txartelarekin ordaindu ahal izango da bidaia.

Zerbitzuen informazio zehatza, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.