Bi mozio izango ditu Udalbatzaren biharko ohiko osoko bilkurak

11 puntuko gai zerrenda landuko dute biharko saioan; horien artean, bi mozio. 18:30ean izango da, eta publikoak jarraitzeko aukera izango du.

Errenteriako Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da bihar, eta saioan hamaika puntu nagusi jorratuko dituzte; horien artean, bi mozio.

Gai zerrenda

  1. 2024ko martxoaren 26ko ohiko bilkuraren akta irakurri eta egokia bada, onartzea.
  2. Alkatetzaren, Zinegotzi ordezkarien eta Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenen berri ematea.
  3. 2023ko Errenteriako Udaleko Aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  4. 2024ko lehen hiru hilabeteko udalaren eta menpeko entitateen aurrekontuaren exekuzioaren eta OBBEaren berri ematea.
  5. Kreditu gehikuntza KALD-05 onartzeko proposamena.
  6. Zerbitzu orokorren kontratazio mahaiaren araudia aldatzeko proposamena.
  7. Administrazio emakidako sisteman dauden hainbat garajeetako plazen prezioak eguneratzeko proposamena.
  8. 2024ko Errenteriako Udalaren lanpostu zerrenda eta pertsonalaren lehenengo aldaketa egiteko proposamena.
  9. Palestinaren egoerari buruzko herritarren mozioa.
  10. Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa, Errenterian jarritako monolitoa eta plaka kentzeari buruzkoa.
  11. Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako interpelazioa, Fanderiako igerilekuak estaltzeko proiektuaren egoerari buruzkoa.

Gai nagusiak landu ondoren, galdera eta eskarien txanda izango da. Saioa 18:30ean izango da, eta publikoak jarraitzeko aukera izango du; ondorioz, streaming bidez saioa jarraitzeko aukera izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.