2024/4

Genero-rol eta estereotipoak identifikatzeko tailerra, maiatzean

Herriko merkatariei zuzendutako tailerra da, eta helburua egunerokotasuneko genero rolak eta estereotipoak identifikatzea da.

Otsailean Urdaburuk antolatutako ipar martxa irteeraren irudi bat

Urdaburuk Logroñora egingo du irteera ekainaren 7tik 9ra

Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra. Izen ematea zabalik dago.

Promesa gazteak entzuteko aukera izango da igandean

Errenteriako Musika Kultur Elkarteak antolatuta, Errenteriako Musika Bandaren gidaritzapean ariko dira Herri Arte Eskolako Bandako ikasleak.

[Erreportajea] Oinarrizkoari bizkarra eman gabe

Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.

Karmele Camara eta Lourdes Castillo. Batelerak.

“Oso harro gaude haien lekukoa eramateaz”

Maiatzaren 9an abiatuko den Pasaia Itsas Festibaleko protagonista nagusiak izango dira Pasaiako Batelerak. Tinko jarraitzen dute bateleraren irudia mantentzeko borrokan, harro.

plenoa apirila 2024 kronika

Adierazpen askatasunaren defentsa egin du udalbatzak

Yakovlev 42 taldeari babesa adierazi diote plenoan, aho batez. Palestinaren inguruko mozioa, EH Bilduren botoekin aurrera.

3,9 milioi euroan handituko du aurrekontua udalak gerakinari esker

Iazko exekuzio maila %86koa izan da, eta 2022arekin alderatuta %17 altuagoa izan da inbertsioen atalean.

herriartekoa aurkezpena

Oiartzunek Herriartekoaren hiru txapelketatan parte hartuko du

Kanporaketak finkatu dituzte. Maiatza erdialdean hasiko dituzte pala eta gomazko paletako txapelketak. Esku huskakoek ekainera arte itxoingo dute.

Orratx!-ek 'UBU Errege' izendatuko du

Maiatzaren 4 eta 5ean estreinatuko du 'UBU Errege' antzezlana Orratx! Antzerki Taldeak. Bi emanaldietarako sarrerak jada salgai daude.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko partidak (2024-04-26)

Antxoko areto futbol taldeek irekiko dute kirol partiden asteburua. Futbolean Touringek eta Pasaiak derbia jokatuko dute, biek ala biek maila mantentzea helburu dutelarik.

Lezoko kirol taldeen partidak (2024-04-26)

Plazeta futbol zelaian aktibitate handia bihar. Allerruren bost partida jasoko ditu herriko soropilak.

1.000 eurotik gorako isuna, tamaina handiko hondakinak behar ez bezala uzteagatik

Kezka azaldu du udalak, tamaina handiko hondakinak behar den toki eta orduan utzi dituztelako herritarrek.

Bihar, Oreretako Sagardo Eguna

Egunari buruz jakin beharreko guztiekin orrialde bereziak egin ditu HITZAk gaurko astekarian. Horiek eskuratzeko aukera, hemen.

miren taberna

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2024-04-26)

Miren Taberna liderrak bigarren sailkatuaren bisita jasoko du bihar etxean. Nesken bisita zaila, Burgosen etxera.

Irene Sagarzazu eta Oiasso Kamerata, Lesoinuri hauspoa emateko

Lesoinuren egitarauaren zubi bezala, harizko instrumentuekin gozarazten duten musikarien kontzertua jasoko du Gezalak larunbatean.

Maiatzaren 2an zabalduko dute Pasaiako udaleku irekietan izena emateko epea

Maiatzaren 15a izango da izena emateko azken eguna. Matrikulak online bidez edo HAZ bulegoan egin daitezke.

Trafiko mozketak izango dira Donibanen larunbatean

Udaberri Festak eta Bidasoa Itzuliak eragina izango dute barrutiko sarrera eta irteeretan, egun osoz.

"Harro gaude Lezo euskaldun izango dela aldarrikatzeaz"

Euskal Herrian Euskarazen Harrotze Astearekin bat egin dute Lezoko hainbat eragilek. Gogoetarako oharra zabaldu dute.

Europako hauteskundeetarako errolda ikusgai Lezon

Ekainaren 9an izango dira Europako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozak. Errolda hilaren 29ra arte kontsulta daiteke.

Gehiago