Urdaburuk Logroñora egingo du irteera ekainaren 7tik 9ra
Urdaburu Mendizale Elkarteak hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra. Izen ematea zabalik dago.
Urdaburuk hiru eguneko Ipar martxako irteera antolatu du Logroñora ekainaren 7tik 9ra.
Ostiralean, ekainaren 7an, Logroñoko Ebroko erriberako ibilbidea egingo dute, 10km dituena. Larunbatean berriz Logroño – Biana – Logroño egingo dute (14km), eta igandean, berriz, Logroño – Iregua – Logroño (14km). Goizean izango dira ibilaldiak, eta arratsaldeak libre izango dituzte.
Kotxe partikularretan joatea da asmoa, eta Logroñoko La Playa kanpinean egingo dute lo, 8 pertsonako bungalowetan; otorduak ere bertan egingo dituzte azken eguneko bazkaria izan ezik.
Lo egitearen kostua gutxi gora behera 55 euroko izango da, baina prezio horretan ez dira otorduak eta bidaia sartzen. Bestalde, irteerara joateko plazak mugatuak direla gehitu dute, eta plaza lortu dutenek 55 euro sartu beharko dituzte elkartearen kontu korrontera erreserba gauzatzeko.
Irteerarako izen ematea apirilaren 25etik maiatzaren 2ra izango da, eta Urdaburuko egoitzan, telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formularioa betez egin daiteke.