Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Uretan zein lehorrean, denetik eskainiko du hirugarren Pasaia Itsas Festibalak

Aurtengoa "jaialdi soil bat baino gehiago" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute. Maiatzaren 9tik 12ra ehundik gora ontzi porturatuko dira Pasaian.

Pasaia Itsas Festibala
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/04/04

Datorren maiatzaren 9tik 12ra, beste urte batez, ontzigintza tradizionalaren nazioarteko agertoki eta hiriburu izango da Pasaia. Dena prest dute hirugarren edizio honetarako antolatzaileek, gaur aurkeztu dute egitarau osoa Albaola Itsas Kultur Faktorian. Bertan, besteak beste, Teo Alberro alkatea, Albaolako komunikazio zuzendari Enara Novillo, Oninart enpresako proiektu buru Imanol Perotxena eta Txileko ontzigile Hugo Almonacid izan dira, herrialde hau baita aurtengo gonbidatu berezia. Gaurko aurkezpena, gainera, Albaolan ontzigile txiletarra haren aitarekin batera eraikitzen ari den belaontzi tradizionalaren aurrean egin dute.

Aurtengoa “jaialdi soil bat baino gehiago” izango dela aurreratu dute, “guztiontzako hezkuntza eta kultura esperientzia bat, gure sustraiekin konektatzeko eta itsasoak gure bizitzetan duen garrantziaz ikasteko”. Egitarauari erreparatuta, denetik izango da aurten ere: musika, dantza, erakusketa, gastronomia, erakustaldiak… Novilloren arabera, programazioa “itsas giro bikaina sortzera” bideratuta dago, “uretan zein lehorrean jarduerak eginez”.

Alkateak hartu du hitza Novilloren ondoren. Lankidetza eta parte hartzea nabarmendu ditu lehenik: “Parte hartzaile pasaitarrak, inguruko beste asko, internazionalak, berriak, eta hasiera-hasieratik jaialdi honetan parte hartzen dutenak. Eskerrik asko aurreko ehunka egunetan lau egunetan bildutako jaialdi hau errealitate bihurtzeko lanean aritu zareten guztioi: elkarteak, antolatzaileak, laguntzaileak… Eskerrik asko hondar ale bakoitzeko. Zati eta ekarpen horiek guztiek aurrera egiteko aukera eman digute. Eta, esan ohi denez, itsas jaialdi hau zati guztien batura baino askoz gehiago da”, esan du.

Ontzigile txiletarrak azaldu du Albaolan eraikitzen ari diren belaontzia festibalean uretaratuko dutela, hilaren 10ean hain zuzen, 19:00etan, Albaolan. Festibala heldu arte aita-semeak elkarrekin lanean ikusteko aukera izango dute faktoriara gerturatzen diren bisitariek. “Aitak eta biok 9 egun daramatzagu Txileko belaontzi tradizional bat eraikitzen. Chiloé artxipelagoko itsas ondareko ontzi tipikoa da, baina egokitu egin dugu nabigazio erakargarria lortzeko. Ontzi honek salgaiak garraiatzeko ontzi tradizional baten oinarria mantentzen du, orain estutu egin dugu, nabigatzea maitatzen duten pertsonen interesari eutsi eta, egungo zuntzezko ontzien pare jartzeko. Horixe da nire helburua, itsas ingeniari eta nire jaioterriko, Calbucoko, ontzigile tradizionalen laugarren belaunaldiaren ordezkari gisa”.

Egitaraua
Badiara iritsiko diren ontziei erreparatuz, aurten 111tik gora barku helduko dira, mundu osotik etorritakoak (izen emateak zabalik jarraitzen du). Belaz zein arraunean helduko dira guzti horiek maiatzaren 9an, 18:00etatik aurrera. Lotura honetan kontsulta daitezke ontziak.

Perotxenak lehorrean izango diren emanaldien gaineko xehetasunak eman ditu, “makina bat” jarduera izango direla aurreratu du. Kontzertuak San Pedroko lonja plazan eta Donibaneko Bizkaia plazan izango dira. “Argi izan dugu itsasoan gertatzen denaren osagarri izan behar zuela. Horregatik, kontzertuei dagokienez, hainbat aldagai aztertu dira, hala nola tokikoa erakustea, nazioarteko proiekzioa, bisitarien profila, herrialde gonbidatua eta itsasoarekin zerikusia duten herrialdeetako artistak”, esan du. Azaldu duenez, Ana Tijoux artista franko-txiletarra izango da aurtengo kartel buru, Perotxearen hitzetan, “garai guztietako rap abeslari onena” dena. Tijouxez gain, zenbait kontzertu nabarmendu nahi izan ditu: Anna Colomenarena, Tapia eta Leturiarena edota Txileko Calle Mamborena. Hemen kontzertuak eta egitarau osoa kontsulta daitezke.

Bi barrutietan egiten ari diren obra handiak dela eta, Antxo eta Trintxerpen ez dira ekitaldi gehiegirik egingo. Antxon, Molinao itsasadarrean hain zuzen, Denboraren tunelean izeneko bertso saio berezia egingo dute.

Goizane Albarez diputatuak ezin izan du gaurko aurkezpenera joan, baina halere, bere mezua helarazi nahi izan du: “Jaialdi honek behin eta berriz erakutsi du posible dela ikusleen interesa eta jakin mina piztea itsasoari lotutako kulturarekiko eta tradizioekiko. Harro gaude gure itsas sustraiak ospatzen dituen eta gure ondarearen kontserbazioa eta zabalkundea sustatzen dituen ekitaldi baten parte garelako”, esan du.

Erlazionatutako edukia“Elkartasunaren topagune” izango da berriro PasaiaTxile, Pasaia Itsas Festibaleko ohorezko gonbidatua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.