Oiartzungo paisaia eta aberastasun natural, monumental eta kulturala babestu, kontserbatu eta ezagutarazteko egindako lanagatik jaso du zigilua.
Larrabide kiroldegia eta Donibane zein Trintxerpeko gimnasioak kudeatuko ditu datozen urteetan. Klubak "ilusioz" hartu du "erronka garrantzitsu hau".
Euskaldarrak Elkarteak sona handia duen Gastronomia Erakusketa antolatu du hogeita hamazazpigarrenez. Hilaren 8tik 20ra arte egingo dute lapikoak protagonista dituen lehiaketa.
Oiartzungo parketxeak txorien doinuekin eta izaerarekin gozatzeko hainbat jarduera antolatu ditu datozen asteetarako.
Aurtengoa "jaialdi soil bat baino gehiago" izango dela aurreratu dute antolatzaileek, egitarau zabal eta oparoa prestatu dute. Maiatzaren 9tik 12ra ehundik gora ontzi porturatuko dira Pasaian.
Gipuzkoako Batel Ligaren 11. jardunaldia jokatuko dute igandean; agertokia, Oiartzun ibaia izango da, Hibaika Arraun Elkartearen Xuxa Urkiaren omenezko estropadarekin.
Ezustekoa izan da goizean Trintxerpen, zorionez, inolako ondoriorik gabe. Jaurtigaiak operatibo zeudela egiaztatu du Ertzaintzak.
Udaleko iturriek aipatu dute "atalka" egingo dituztela lanak, "bizilagunen egunerokoan ahalik eta eragin gutxien izan dezaten".
Oiartzungo Urtekari Batzordeko kideak aurtengo alea osatzen hasi dira. Herritarrei eta elkarteei idazlanak bidaltzeko deia egin diete.
Antxoko garagardoaren jaiak hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa. Xehetasunak aurrerago emango dituzte antolatzaileek.