2024ko urtekaria osatzeko idazlanak aurkeztera deitu dituzte oiartzuarrak
Oiartzungo Urtekari Batzordeko kideak aurtengo alea osatzen hasi dira. Herritarrei eta elkarteei idazlanak bidaltzeko deia egin diete.
Oiartzungo Udala aurtengo urtekaria prestatzen hasi da jada. Urtekari Batzordea martxan dela jakinarazi dute, aurtengo alea osatzen ari dira. Horretarako herritarren laguntza behar du batzordeak, herritarrei eta elkarteei idazlanak bidaltzeko deia egin diete. Maiatzaren 1era bitarte bidal daitezke, helbide honetara bidali behar dira.
Herriko ondarea, kultura eta historia biltzea da argitalpen honen helburua, udaleko iturrien arabera, “urtean zehar herrian gertatu diren gertakari esanguratsuenak jaso eta plazaratzeko” asmoz.
Idazlanak gehienez bi orrialdekoa beharko du izan, eta bi argazki izan beharko ditu bakoitzak. Espazio gehiago behar izanez gero, batzordearekin harremanetan jarri beharko da, hauek baloratuko baitute idazlanari toki gehiago ematea interesgarria ote den.