Oarsoaldeak udako eskubaloi campusa izango du beste behin
Ekainaren 24tik uztailaren 5era arteko epean izango da, 8-13 adin tartekoentzat. Aste bateko edo biko egonaldiak aukera daitezke.
Oarsoaldeko eskubaloi klubek berriz ere indarrak batu, eta udako eskubaloi campusa antolatu dute. Ekainaren 24tik 28ra, eta uztailaren 1etik 5era izango da Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Egun horietako bakoitzaren ordutegia 09:30etik 13:30ra artekoa da. 2011 urtetik 2015era arte (biak barne) jaiotako haurrentzako da aisia eta kirol proposamena, hau da, aurten 8-9-10-11-12 edo 13 urte bete edo beteko dituztenentzat. Errenteria-Oreretako Ereintza Eskubaloia, Pasaiako Donibane Eskubaloia, eta Lezoko Munttarpe daude egitasmoaren antolakuntzan, eta tokian tokiko udalen laguntza du campusak.
Partaideek astebeteko aukera (lehen astekoa edo bigarrenekoa), edo bikoa egin dezakete. Horren arabera, prezio bat edo beste ordaindu beharko da. Hala, antolakuntzan dabiltzan taldeen bazkideek beherapenak izango dituzte inskripzioa egiterakoan. Izen emateetarako muga maiatzaren 26rako ezarri dute.
Informazio gehiago nahi dutenek campuserako prestatu duten posta elektronikora mezua bidal dezakete.
Prezioak eta izen emateak
Ondoko zerrendan, izena emateko loturak eta aukera bakoitzaren prezioak ikusteko aukera.
- Astebeteko aukera
- Lehen asterako (ekainaren 24tik 28ra). Prezioa partaideko: 85 euro. Eskubaloi taldeen bazkideena, 80 euro. Familia bereko bigarren partaidearen (anaia, arreba edo ahizpa) izen ematearen prezioa: 70 euro (bazkideena 65 euro). Izena emateko klik egin hemen.
- Bigarren asterako (uztailaren 1etik 5era). Prezio partaideko: 85 euro. Eskubaloi taldeen bazkideena, 80 euro. Familia bereko bigarren partaidearen (anaia, arreba edo ahizpa) izen ematearen prezioa: 70 euro (bazkideena 65 euro). Izena emateko klik egin hemen.
- Bi asteko aukera
- Prezio partaideko: 140 euro. Eskubaloi taldeen bazkideena, 135 euro. Familia bereko bigarren partaidearen (anaia, arreba edo ahizpa) izen ematearen prezioa: 115 euro (bazkideena 11o euro). Izena emateko klik egin hemen.
