Ur mozketa izango da San Pedroko zenbait kaletan

Datorren asteartean izango da mozketa, bi ordu ingurukoa.

Torreatze trafikoa San Pedroko puntetako pasealekua Kalparraraino dago urbanizatuta eta orain Ondartxoraino luzatuko dute.

Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, datorren maiatzaren 7an (asteartea da) ur mozketa izango da San Pedroko zenbait kaletan, ur sarea hobetzeko lanak egingo baitituzte. Zehazki, Esnabide 2, 4, 6 eta 8, Morales Oliver, Pasaman Alarguna, Herriko plaza, Markina ingeniaria, San Pedro eta Torreatze kaleetan izango da mozketa. Bi ordu inguruz moztuko dute, 9:00etatik aurrera. Udalak aurreratu du, ahal izanez gero, iragarritakoa baino lehenago emango dutela ura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.