'Kapitala suntsitzeko langileria batu!' martxa egingo dute bihar
09:45ean izango da irteera, eta Oreretatik Donostiara izango da martxa. Oreretako Zumarditik abiatuko da ibilbidea.
Bihar, maiatzak 1, ‘Kapitala suntsitzeko langileria batu!’ izenpean, martxa egingo dute Oreretatik Donostiara Steilas, SK sindikatua, Grupo Oarso Taldea, CGT eta Antikapitalistak-ek antolatuta.
Martxan parte hartu nahi duenak 09:45ean Oreretako Zumardira joan beharko du.