Etsai eroak, Yakovlev 42 eta Zirt Zart-en kontzertuak, larunbatean
Niessen kulturgunean izango dira kontzertuak, eta ate irekiera 19:50ean izango da. Kontzertuen ondoren jaiak Landare tabernan jarraituko du.
Datorren larunbatean, maiatzak 4, Niessen kulturgunean hainbat kontzertu izango dira, Oarsomusikaren eskutik. Protagonistak Etsai eroak, Yakovlev 42 eta Zirt Zart taldeak izango dira, eta ate irekiera 19:50ean izango da.
12 euro balio ditu sarrerak, baina harekin batera Etsai eroak eta Yakovlev 42 taldeen azken lanak emango dituzte opari.
Kontzertuaren ondoren Landare tabernan jarraituko du jaiak, gaueko hamabietatik aurrera.
Sarrerak hemen eskuratu daitezke.