Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Jaizkibelen koloreak, doinuak eta basoak, hurbiletik

Mendiko basoen egoera zein den ezagutarazteko txangoa antolatu du Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak. Xehetasunak emateko Aitziber Sarobe Egiguren biologoa gonbidatu dute taldekideek.

Xoxolurreko hariztia ere bisitatuko dute bihar txangoarekin bat egingo dutenek.
Urko Etxebeste
Lezo
2024/04/19

Jaizkibelen koloreak, doinuak eta usaina bereganatzeko aukera izango dute bihar (larunbata) lezoarrek eta hala nahi duten denek. Mendira irteera antolatu du Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak, bi-hiru ordukoa. 09:30ean gelditu dira Gurutze Santuaren plazan, eta Aitziber Sarobe Egiguren Natur Elkarteko eta Naturkoneko biologoa izango dute bidaide, azalpenak ematen. Zuhaitzen landaketa ere egingo dute.

Ameztiren asmo nagusia da Jaizkibelgo basoaren egoera zein den azaldu eta aztertzea, eta basoek zein onura ematen dituzten nabarmentzea, hainbat xehetasun ematen: baso osasuntsuek zein ezaugarri dauzkaten, egur hilak basoan zein funtzio betetzen dituen, zuhaitzek iturrietan ur garbia izateko zer lan egiten duten, zuhaitzek mendia eusteko duten funtzioa, eta beste gai askoren gaineko xehetasunak jasoko dituzte irteerarekin bat egiten dutenek.

Horretarako mendian gelditzen den ameztiaren azken arrastoetara iritsiko dira martxarekin bat egingo dutenak, eta Iparragirre eremuan berreskuratzen hasi diren ameztiaren eredua ere ezagutzeko aukera izango dute. «Hori eredu hartuta, Jaizkibelgo hainbat puntutan geldialdiak egingo ditugu, eta horietan tokian-tokiko egoera zein den aztertuko dugu», zehaztu dute Ameztitik. Udalak bertako basoa berreskuratzeko egin dituen lanen berri ere izango dute txangolariek.

Adibidez, usteltzen ari diren pinu sailak ezagutzeko parada izango dute irteeran parte hartuko dutenek, Ameztikoek zehaztu dutenez. «Egur berri asko ari da sortzen, eta adibidez, okil beltzen komunitatea asko zabaltzen ari da horregatik. Eukalipto landaketak ere murrizten ari dira, eta beste hainbat espezietako zuhaitzak eraztundu dituzte, ahuldu daitezen, eta Jaizkibelen bertako basoak eta espezieek gain har dezaten. Horren guztiaren berri emango du Aitziber Sarobek».

Azalpenak, zuzenean
Naturkoneko kide izateaz gain, ibilbide luzeko esperientzia du Sarobek basoen berreskuratze lanetan, eta biodibertsitatearen defentsaren alorrean. Era zuzen eta garbian emango ditu azalpenak bihar, eta Jaizkibelen ameztia berreskuratzeko onuren berri emango du, baita landaketek eta basoek dituzten aldeak azaldu ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.