Errenteria, Herriarteko Txapelketaren finalera
Trinketeko eskuz binakakoan ere finalean ariko dira EPLEko Taberna eta Chiapuso pilotariak.
Txartelak lortu dituzte. Laugarrenez jarraian, Errenteria, Herriarteko Txapelketaren finalean ariko da. Joan den ostiralean Altzako frontoian jokatutako Paleta eta Pala Motzeko finalerdietako itzulerako partidetan bi garaipen lortu zituzten Errenteriako pilotariek. Larruzko Paletan Yorel eta Ruben 22 eta 35 irabazi zuten Donostiako Brosa eta Amianoren kontra; Pala Motzean, garaipena ere, Arregik eta Abelek Astrain eta Navarroren kontra 38-40 irabazi zuten.
Finala igandean jokatuko dute, hilaren 9an, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, goizean. Oraindik ez dute zehaztu ordutegia.
Errenteriak Andoain izango du aurrez aurre. aurreko hirutan ere hala heldu dira finalera, kontrario bera aurrez aurre dutela. Final parekatua oso, bi taldeek pilotari oso konpentsatuak izanik.
Euskal Trinketean ere garaipena
EPLEko Taberna eta Chiapusok Euskal Ligako finala jokatu dute Trinketeko Eskuz Binakakoan. Abadiñoko trinketean garaipena Errenteria-Oreretakoentzat, Leioako pilotariak 22-40 garaituta. Trinketeko buruz burukoan, Euskal Ligan ligaxka fasean lehen postuan sailkatu ondoren finala jokatuko du EPLEko Lizarazuk, Gazte Mailan.