Lezoko Aiton Bordakoak, gustura Merindadeteetan
Lezoko erretiratuen elkartekoek txangoa egin zuten maiatzaren 24an, Burgoseko (Gaztela Leon, Espainia) eskualde hura ezagutzeko.
Maiatzaren 24an irteera “arrakastatsua” egin zuten Lezoko Aiton Bordako kideek. Merindadeetako eskualdea (Burgos, Gaztela Leon, Espainia) ezagutzera joan ziren.
Hala, lehenik eta behin Sobroneko urtegia bisitatu, eta Frias herrira joan ziren hango gaztelu zein zubi erromatarra bertatik bertara ikustera. Toberako ur jauzietan argazki ederrak atera zituzten. Gose jada, Oña herriko jatetxe batera joan ziren “bapo” bazkaltzera, eta bazkalostean bertako monasteriora joateko aukerarik ez zuten galdu, bisita gidatuarekin “Ondoren herrian egiten dituzten gutiziak erosi genituen”, esan dute Aiton Bordako kideek.