Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Trintxerpe musikaz blaitzeko prest

Aste honetan abiatuko dute 15. Trintxerpe Musikaz Blai jaialdia, eta hilaren 23an biribilduko dute. Musikaz gain, euskal dantza txapelketa bat ere izango da.

Gaur aurkeztu dute 15. edizioa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Pasaia
2024/06/03

Datorren ostegunetik (hilak 6) hilaren 23ra (igandea da) bitarte musikaz blaituko du barrutia 2024ko Trintxerpe Musikaz Blai jaialdiak. 400 musikari baino gehiago zuzenean ikusteko aukera izango da 15. ekitaldi honetan, orotara, antolatu dituzten bost egunetan. Horietako batean, gainera, euskal dantza ere protagonista nagusia izango da, Gipuzkoako dantza askatuko 68. haurren txapelketa jasoko baitu Trintxerpek igande honetan. Kontzertu eta emanaldi gehienak Serafin Esnaola plazan izango direla aurreratu dute gaurko aurkezpenean.

Illunbe eta Ibaiertz abesbatzez gain, besteak beste, metal taldeak, perkusio jotzaileak edota eskolako dantza taldeak ikusteko aukera izango da. Euskal Herri osotik etorritako bestelako taldeek ere parte hartuko dute.

15. urteurrena izanik, gainera, Trintxerpeko danborrada bakoitzeko hiru kide alardean parte hartzera gonbidatu dituzte, Trintxerpeko martxa interpretatuz alardea itxi dezaten. 180 lagunek parte hartuko dute honetan.

Igandeko dantza txapelketari dagokionez, dantza soltekoa izango dela aurreratu dute, eta 68. edizioa izango dela aurtengoa. Oraingoan 16 urtetik beherako 8 bikote ariko dira.

Beheko koadroan aurtengo jaialdiaren egitarau osoa kontsulta daiteke:

Egitaraua

  • Hilak 6 (osteguna):
    • 19:00: Pasaia Musikaleko taldeen kontzertua Serafin Esnaola plazan: Banda txikia, gaitako ikasleak, perkusio taldea eta Illumbe Akordeio Orkestra.
  • Hilak 7 (ostirala):
    • 18:30: Konboen jaialdia Serafin Esnaola plazan: Donostiako Zabandu taldea eta Pasaia Musikaleko ikasleak.
  • Hilak 8 (larunbata):
    • 12:00: Kalejira egingo dute Pasaia Musikalek trikiti eta pandero ikasleek Serafin Esnaola plazan.
    • 13:00: Illunbe Musika Bandaren kontzertua Serafin Esnaola plazan.
    • 19:30: Gipuzkoako dantza askatuko 68. haurren txapelketa, Serafin Esnaola plazan.
  • Hilak 8 (igandea):
    • 12:00: Txistularien kalejira Euskadi Etorbidetik.
    • 12:30: XV. Txistularien alardea Serafin Esnaola plazan. Euskal Herriko zenbait eskoletako txistulariak, metal talde bat, perkusio talde bat, Illumbe abesbatza, Ibaiertz abesbatza eta Pasaiako musika eskolako dantzariekin.
  • Hilak 23 (igandea):
    • 20:00: San Joan Bezpera Gudarien Plazan. Dantzak zuhaitzaren inguruan eta San Joa piztuko dute gero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.